ORKESTRAKO ZUZENDARIZARI BURUZKO TOPAKETAK
Orkestrako Zuzendaritzako X. Topaketak
BILBAO MUSIKA ZUZENDARITZAKO NAZIOARTEKO SARIA
2026ko urtarrilaren 27tik 30era

Irakasle gonbidatua: Alberto Roque (Portugal)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Topaketa hauen helburu nagusia orkestra zuzendaritza talde garaikideetan aztertzea da, talde instrumentalen gidaritza garatzeko baliabide tekniko eta artistikoak eskaintzeaz gain. Deialdi berri honetan zuzendaritza klaseak eta "BILBAO MUSIKA Nazioarteko Zuzendaritza Saria" lehiaketaren garapena uztartuko dira. Ikasle aktiboen modalitatean hautatutako parte-hartzaileek Bilboko Udal Banda zuzenduko dute ikastaroko eskola praktikoetan. Eskola horiek eta arratsaldeko ordutegian egingo diren teorikoak, ikastaroan izena eman duten guztientzat zabalik egongo dira, bai modalitate aktiboan, bai entzule modalitatean.
Aurreko edizioetan irakasle izan ditugu Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock, Isabelle Ruf-Weber, Timothy Reynish eta Miguel Etchegoncelay. Oraingoan, Alberto Roque irakasle portugaldar, Leirako Institutu Politeknikoko zuzendari irakaslea, izango da irakasle gonbidatu eta epaimahaiburua.
ORKESTRAKO ZUZENDARITZAKO X. TOPAKETAK
Ordutegia
Asteartea, 27:
- 10:00 - 11:15 Klase praktikoa bost hautagaitzarekin (15 minutu parte-hartzaile bakoitzak), Bilboko Udal Bandarekin.
- 11:15 - 11:45 Etenaldia
- 11:45 - 13:00 Klase praktikoa bost hautagaitzarekin
- 17:00 - 19:30 Partiturari buruzko tailerra.
Hizlaria: José R. Pascual-Vilaplana (Bilboko Udal Bandako zuzendari gonbidatu nagusia)
Asteazkena, 28:
- 10:00 - 11:15 Klase praktikoa bost hautagaitzarekin
- 11:15 - 11:45 Etenaldia
- 11:45 - 13:00 Klase praktikoa bost hautagaitzarekin.
- 13:15 Sei finalisten komunikazioa
- 17:00 - 19:30 Saiakera-didaktikei buruzko tailerra. Hizlaria: José R. Pascual-Vilaplana (Bilboko Udal Bandako zuzendari gonbidatu nagusia)
Osteguna, 29:
- 10:00 - 11:20 (J. C. Arriaga kontserbatorioa. Ibarrekolanda plaza, 1) Finalaurreko fasea hiru hautagairekin (25 minutu bakoitza) Bilboko Udal Bandarekin
- 11:20 - 11:50 Etenaldia
- 11:50 - 13:10 (J. C. Arriaga Kontserbatorioa) Finalaurreko fasea, hiru hautagairekin.
- 13:30 Hiru finalisten komunikazioa
- 17:00 - 19:30 (Bilbao Musika) Musika-zuzendaritzari buruzko tailerra.
Hizlaria: Alberto Roque.
Ostirala, 30: J. C. Arriaga Kontserbatorioa
- 10:00 - 12:45 Entsegu orokorra (45 minutu finalista bakoitzeko)
- 18:00 Amaierako kontzertua eta Bilbao Musika Zuzendaritzaren Nazioarteko Lehiaketaren Finala. Bilboko J. C. Arriaga Kontserbatorioa.
Egitaraua:
- Georges BIZET (Mold. F. Cesarini) L'Arlesienne Suite Nr.2 Ed. Franco Cesarini
- Serge LANCEN Cap Kennedy Ed. Molenaar
- W. Francis Mc BETH Masque Ed. Southern Music
- Kenneth HESKETH Masque Ed. Faber Music
Lehiaketaren oinarriak:
- 1985eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako zuzendariei irekita dago lehiaketa
- Lehiaketan izena ematen duten guztien artean, BILBAO MUSIKA Nazioarteko Zuzendaritza Sariko 10 parte-hartzaile aukeratuko dira, gehienez, ikasle aktibo eta lehiakide gisa.
- Lehiaketa hiru fasetan banatzen da: PREMILINARRAK (10 parte-hartzaile, asteartea eta asteazkena), FINALAURREKOAK (6 parte-hartzaile) eta FINALA (3 parte-hartzaile).
- Bilboko Udal Bandako irakasleek aukeratuko dituzte 6 hautagaitza erdifinalistak, bozketa bidez, 2026ko urtarrilaren 27ko eta 28ko entseguetan parte hartu ondoren (15 minutu parte-hartzaile bakoitzak)
- Lehiaketako finalaurrekoan eta finalean epaimahaiko presidentearen, Alberto Roque maisuaren botoa eta Bilboko Udal Bandako irakasleen artean egindako bozketa izango dira epaimahaikide.
- Finalaurrekoa eta finala, jendeari irekita egongo dira
- Azken faseko irabazleak Bilboko Udal Bandaren 2026-2027 denboraldirako zuzendari gonbidatu izendatua izatea jasoko du sari gisa. Gonbidapen horren truke 1.500 euroko saria jasoko du, gehi ostatu-gastuak
Tailerrak:
- Hilaren 27, 28 eta 29rako programatutako hiru tailerrak zuzendaritza munduan interesa duten guztientzat zabalik daude.
- Izen-ematea eta abonua 100 €-ko kostua du.
- Lehiaketarako aukeratutako pertsonak dohainik joan ahal izango dira tailerretara.
- Izena emateko orria eta ordainagiria posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus)
- Tailerretako parte-hartzaileek bertaratze-ziurtagiria jasoko dute tailerrak amaitzean.
Izena ematea:
- Lehiaketan Izena emateko kuota: 30 euro (Itzulgarriak ez direnak)
- Lehiaketan parte hartzeko kuota: 120 euro
- Tailerretako matrikula: 100 euro
- Egin diru-sarrera kontu zenbaki honetan: IBAN ES96 2095 0611 00 9105134539.
- Izena emateko orria, curriculum vitaea eta abonuaren frogagiria posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musikara (amaiabilbao@bilbaomusika.eus) 2025eko urriaren 15 baino lehen
- BILBAO MUSIKA NAZIOARTEKO ZUZENDARITZA Sariaren lehiakide hautatuei 2025ko azaroaren 1etik aurrera emango zaie informazioa
Orkestrako Zuzendaritzako IX. Topaketak
BILBAO MUSIKA ZUZENDARITZAKO NAZIOARTEKO SARIA
2025eko urtarrilaren 7tik 10era

Irakasle gonbidatua: Miguel Etchegoncelay (Argentina/Frantzia)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: NICOLÁS SERRANO VALDIZÁN
Orkestrako Zuzendaritzako VIII. Topaketak
BILBAO MUSIKA ZUZENDARITZAKO NAZIOARTEKO SARIA
2024ko urtarrilaren 9tik 12ra

Irakasle gonbidatua: Timothy Reynish (Erresuma Batua)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: BORJA ROMERO GONZÁLEZ
Orkestrako Zuzendaritzako VII. Topaketak
BILBAO MUSIKA ZUZENDARITZAKO NAZIOARTEKO SARIA
2023ko urtarrilaren 10etik 13ra

Irakasle gonbidatua: Isabelle Ruf-Weber (Suitza)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: TOBIAS HAUSSIG
Orkestrako Zuzendaritzako VI. Topaketak
2022ko urtarrilaren 11tik 14ra

Irakasle gonbidatua: Douglas Bostock (Erresuma Batua)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: MARIO ORTUÑO GELARDO
Orkestrako Zuzendaritzako V. Topaketak
2021eko urtarrilaren 12tik 15era

Irakasle gonbidatua: Bert Appermont (Belgika)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: FRANCISCO A. SOLER COMPAÑ
Orkestrako Zuzendaritzako IV. Topaketak
2020ko urtarrilaren 7tik 10era

Irakasle gonbidatua: Thomas Doss (Austria)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: JOXE MIGEL ETXEBARRIA
Orkestrako Zuzendaritzako III. Topaketak
2019ko urtarrilaren 8tik 11ra

Irakasle gonbidatua: Franco Cesarini (Suitza)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: LUIS MANUEL SÁNCHEZ RIVAS (México)
Orkestrako Zuzendaritzako II. Topaketak
2018ko apirilaren 10etik 13ra

Irakasle gonbidatua: Jan Van der Roost (Belgika)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana
Irabazlea: BORJA MARTÍNEZ ALEGRE
Orkestrako Zuzendaritzako I. Topaketak
2016ko urriaren 18tik 22ra

Irakasle gonbidatua: Johan de Meij (Holanda)
Zuzendaria / Koordinatzailea: José Rafael Pascual Vilaplana