Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Jan Van Der Roost
Irakasle gonbidatua eta epaimahaiburua
Duffel (Belgika), 1956
Belgikako Lovaina hiriko Lemmens Institutuan hasi zituen ikasketak, Gante eta Anberesko kontserbatorioetan jarraitzeko, han graduatu baitzen konposizioan eta zuzendaritzan. Konposizioko irakaslea da eta Lemmens Institutuko bandako zuzendaria, baita irakasle gonbidatua ere Tokiko Shobi Institute-an, Nagoya-ko Arteen Unibertsitatean eta Kawasaki-ko Senzoku Gakuen-en. Irakasle gonbidatu moduan lan egin ohi du Italia, Herbehere, Finlandia, Frantzia, Austria, Singapur, Erresuma Batu, Kanada, Estatu Batu, Hungaria, Kroazia, Kolonbia, Brasil, Alemania, Eskozia eta Luxenburgoko musika-eskoletan. Musikari moduan 35 herrialde eta 4 kontinentetan ibili da. Van Der Roost-en lanak 50 herrialdetan baino gehiagotan jo dituzte, irratian, telebistan eta CDan grabatu EMI eta Naxos disketxeek