Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Jesus Mª Bilbao Estefanía

Jesus Mª Bilbao Estefanía Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendariordea (2002-2007)
Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendaria (1995-2002)
Getxo, 1941
Klarinetea eta fagota ikasi zituen Bizkaiko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan. 1970ean Bilboko Udal Bandan sartu zen klarinete-jole, 1983an fagot-jolearen plaza hartu zuen eta 1995ean Bandako zuzendaritza bere gain hartu zuen. 560 emanaldi baino gehiago zuzendu ditu, kontzertuak, ekitaldi ofizialak, protokolo-ekitaldiak eta hainbat emanaldi artean.
Sociedad General de Autores de España (S.G.A.E.) elkarteko kidea, "Txistulari" aldizkariko kolaboratzialea eta flauta eta albokaren ikasketa-metodologia laguntzailea, bere konposizioekin sari batzuk lortu ditu hainbat lehiaketetan: Akzesita "Festival de Duero"-n (Oporto -Portugal, 1967), Primitivo Onrraita lehiaketako 3.saria, txisturako konposizioaren modalitatean; Bizkaiko Aurrezki Kutxak 1982an antolatu zuen lehiaketako hirugarren saria, txistularien bandarako konposizioaren modalitatean. Bilbainada-lehiaketako lehen sari bi (1994an eta 1996an) eta akzesit bi (1993an eta 1995ean).
Axlor hirukotearen (txistua, fagota eta piano-organoa) fundatzailea. Fagot, klarinete edo saxofoi irakasle izan da musika eskola askotan: Errioxako Musika Kontserbatorio Profesionalean, Galdakaoko Musika Eskolan, Arratiako Musika Eskolan eta Bilboko Udal Musika Eskolan.