Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Jeroen Berwaerts

Tronpeta

Jeroen Berwaerts Belgika
Jeroen Berwaerts belgikar tronpeta-jotzailea lehen mailako figura musikala da. Musika berez maite du eta berezko maitasun horrek ez du mugarik. Musika-trebetasunengatik goraipatua izan da, teknikaren aldetik zein sentimenaren aldetik dituen trebetasunengatik, hain zuzen. Bere errepertorioan garai guztiak daude jasota. Hasi barrokotik jazzeraino, musika garaikidetik pasatuta.
1975ean jaio zen eta, Jeroenek zenbait sari jaso ditu bere talentuagatik. Hala nola: Maurice André (1991) eta Tonpetista Gazteen Europako Lehiaketako (1992) sariak jaso ditu. Urte horretan, gainera, hasi zen ikasketak burutzen Karlsruhe-n Reinhold Friedrich tronpeta-jotzaile birtuoso ospetsuarekin. Pragako Udaberriko Musikaren Nazioarteko Lehiaketan ere sari bat irabazi zuen, 1997an, eta bigarren saria eta "Feeling trofeoa" (interpretaziorik onenarentzako sari berezia) Maurice André Nazioarteko Lehiaketan.
Sarritan gonbidatzen dute nazioarte-mailan izen ona duten musikaldietara; hala nola, Ars Musica (Belgika) musikaldira, Maurice André Nazioarteko Lehiaketara Rheingau Nazioarteko Lehiaketara. Izen oneko orkestra askorekin aritu da bakarlari; esate baterako, Musikari Gazteen Orkestrarekin, Municheko Orkestra Sinfonikoarekin, Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin, Hanoverreko Radiophilarmonie NDR eta Symfonieorkest Vlaanderen orkestrekin, besteak beste, Alan Gilbert eta Yakov Kreizberg zuzendarien batutapean. 1999tik Hamburgoko Radio Symphony NDR delakoan tronpeta-jotzaile nagusiaren plaza eskuratu zuenetik bakarlari gonbidatu dute orkestrarekin saio askotara.
Canadian Brass taldean urte asko jotzen egin ondoren, Jeroenek orain Stockholm Chamber Brass ospetsuarekin jotzen du. Jazz-ikasketak ere burutu ditu Ghent-eko Errege Kontserbatorioan eta berak bakarrik zenbait album grabatu du (In the Limelight), barrokoko pieza harrigarriak joz. 2008tik tronpeta-irakaslea da Hanoverreko Hochschule für Musik eskolan. Jeroen Berwaertsek Chicago eta New York "Artist Model" tronpetak erabiltzen ditu.