Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Julen Ramos

Pianoa

Julen Ramos Bilbao, 1977
Pianoan, Ganbera Musikan eta Akonpainamenduan goi-mailako tituluduna da.
Madrileko Goi-mailako Musikaren Errege Kontserbatorioan graduatu zen, Almudena Canoren zuzendaritzapean. Piano-jole moduan lehenengo irakaspenak ere Almudena Canok eman zizkion eta honek eragin handia izango zuen musika-arloan Julen Ramosek izango zuen bilakaeran.
Geroago, Holandara joan eta "Prins Claus Conservatorium" kontserbatorioan Henry Kelderren zuzendaritzapean ikasi zuen. Hantxe graduatu zen, Groningengo Hanzehogeschool unibertsitatean, kalifikaziorik onenekin.
Jarduera artistikoan abiatuta, aldi berean Imre Rohman irakaslearekin ikasten jarraitu zuen, Alcalá de Henareseko unibertsitatean.
Hobekuntza-ikastaro zenbait ere burutu ditu irakasle hauek edukita: Serguei Yerokhin, Valery Kastelky, Oleg Marsev, Roberto Bravo, Graham Jackson, Guillermo González, Tamara Poddoubnaya, Gerben Makkes van der Deijl, Ferenc Rados, James Ross, Luis Rego, Frank Mol eta Boris Berman.
Holandan, Groningengo "Peter the Great Festival" jaialdian eta Japoniako Kyotoko Nazioarteko Musikaldian parte hartu izana azpimarratu behar da.
2007an Sienako (Italia) Academia Musicale Chigiana-n Joaquín Achúcarrok emandako maisu-eskoletara joan zen eta orain gutxi dela Salzburgoko Mozarteum unibertsitatean Robert Levin doktoreak emandakoetara.
Ganbera-musikaren arloan ere lan egin du eta kontzertu asko eskaini ditu Espainian eta Holandan. Ohiko kolaborazioa du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta horrela ganbera-musikako denboraldi batzuetan jardun da azken honekin.