Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Luis González

Tronpeta

Luis González Silla (Valentzia), 1969
Tronpetako ikasketak Silla-ko La Lírica Musika Elkartearen Eskolan hasi zituen, Eduardo Tarín irakaslearekin. Gero, Valèntzia-ko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen eta Leopoldo Vidal irakaslearekin ikasi zuen; karrera-amaierako Ohorezko Saria lortu zuen. Ikasketak atzerrian jarraitu zituen Pierre Thibaud (Paris) eta Bo Nilsson (Malmö, Suedia) irakasleekin.
Pragako Udaberria Nazioarteko Tronpeta Lehiaketan finalerdira heldu zen, 1989an tronpetaren plaza lortu zuen Palma hiriko Orkestran eta irakasle plaza Mallorcako Palmako Kontserbatorio Profesionalean. Bertan aritu zen 1994ra arte. Urte horretan Laugarren Saria eta Zilarrezko Domina lortu zituen Toulon-eko (Frantzia) Nazioarteko Lehiaketan.
Irakasle modura laguntzen du ikastaroetan eta mintegietan. Irakasle aritu da Madrileko Erkidegoko Orkestra Gaztearekin, Galiziako Real Filarmoniako Akademiarekin, Espainiako Orkestra Nazional Gaztearekin, Oportoko Kontserbatorioarekin, Tenerifeko Santa Cruzeko Goi-mailako Musika Kontserbatorioarekin, Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioarekin, Benisanó-ko (Valentzia) Nazioarteko Ikastaroan, Cala d'Or eta La Alcúdia-ko (Mallorca) Nazioarteko Ikastaroetan, Epsival Jaialdian (Limoges, Frantzia), Alzira-ko Spanish Brass Jaialdian eta Brassurroun Torrent-ean, eta abar.
Jarduera interpretatibo handia egiten du bakarka, Roberto Fresco organo-jotzailearekin. Izan ere, harekin grabatu du "Luz Barroca" izeneko diskoa, lan barroko eta gaur egungoekin. Era berean, Alemaniako ZDF katerako grabazioak egin ditu, bai eta "Ten of the Best" taldearekin ere. Orain dela gutxi, diskoa grabatu du José Gallego pianistarekin, Espainiako XX. mendeko autoreek tronpeta eta pianorako egindako musikarekin. Hainbat musikariren lanen lehen grabazioak daude bertan: Tomás Bretón, Miguel Yuste, Salvador Brotons, Juan J. Colomer, Josep Prohens, Francisco Zacarés eta Tomás García Coronel.
Orkestra garrantzitsuekin bakarka jotzeko gonbidatu dute, adibidez, Extremadurako Sinfonikoa, Madrileko Sinfonikoa, Camerata Vivaldi, Reina Sofía Ganberako Orkestra, Valentziako Orkestra Klasikoa, Ciutat de Palma Orkestra, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa, Cadaqués-eko Orkestra, Madrileko Erkidegoko Orkestra, Asturias Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, eta abar.
Bere zehaztasuna eta birtuosismoa ikusita, musikagile askok, esaterako Francisco Fort Zacarés-ek, Enrique Muñoz-ek, Juan José Poveda-k, Gustavo Díaz-ek, Josep Prohens Juliá-k, Antonio Sánchez Pedro-k edo Juan José Colomer-ek, berari dedikatutako lanak idatzi dituzte. Orain dela gutxi, J. J. Colomer-en "Viñetas Sinfónicas" lana, tronpeta bakarlari eta orkestrarako, estreinatu du Madrileko Auditorio Nazionalean, eta arrakasta handia lortu du.
1994tik 2005era tronpeta bakarlaria izan zen Madrileko Orkestra Sinfonikoan eta 2004tik aurrera tronpeta irakaslea da Musikenen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) eta Bartzelonako Liceu-ko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan. Jarduera hori eta kontzertista modura egiten duen lana uztartzen ditu.