Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Santiago Juan Martín
Bibolina
L'Alcudia (Valentzia), 1966
Biolin-ikasketak hasi zituen hiri horretako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, Juan Alós eta Juan Llinaresen eskutik. 1986an Bruselako Musikaren Errege Kontserbatorioan sartu zen eta han Agustín León Ara, Thanos Adamopoulos eta Adam Kornichevskirekin lan egin zuen. Hurrengo urtean kontserbatorio horretako biolin-lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen, aipamen berezia eta guzti. 1990an graduatu zen Biolinaren Goi-mailako Agiria Aipamenik Handienarekin lortuta.
Diputazio Probintzial eta Unión Musical Española sariak irabazi zituen E. López Chavarriren omenez egindako lehiaketan, ganbera-musikaren kategorian. Lehiaketa horretan bertan, hurrengo urtean, harizkoen lehen saria lortu zuen. ONCE eta "Germans Claret" lehiaketetan ere biolinaren lehen sariak lortu ditu.
Espainiako Gazteen Orkestra Nazionalean concertino jardun da, baita Bruselako Musikaren Errege Kontserbatorioaren Orkestran, Balearretako Orkestra Sinfonikoan, Bartzelonako Ganbera Filarmonian, RTVErenean, Espainiako Orkestra Nazionalean, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Kanaria Handiko Filarmonikoan, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoan ere. Beste orkestra batzuetako kide ere aritu da; hala nola, Valentziakoan eta "Ciutat de Barcelona" orkestran.
Bakarlari jardun da Espainiako Gazteen Orkestra Nazionalean, Valentziako Udal Orkestran, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoan, Balearretako Orkestra Sinfonikoan, Bruselako Musikaren Errege Kontserbatorioaren Orkestran, Andorrako Ganbera Orkestra Nazionalean, Iruñako "Pablo Sarasate" Orkestra Sinfonikoan eta Cadaqueseko Orkestran.
Espainian ez ezik, Europako Batasunaren zenbait herrialdetan ere kontzertuak eman ditu; eta grabazioak egin ditu Harmonía Mundi, RTVE, Frantziako Irrati Nazional, RAI, Espainiako Irrati Nazional eta Stradivariusentzat. Musika garaikideko jaialdik askotan ere parte hartua da. Hauek aipa ditzakegu: Bruselako "Ars Musica", Perpiñango "Músiques d'Aujourd'hui" eta Espainiako Auditorio Nacional de Música.
Santiago Juan biolineko irakaslea izan da Bartzelonako Musikaren Goi-mailako Kontserbatorioan eta Tarrassa eta Badalonako kontserbatorioetan, baita Bartzelonako "Centre Internacional d'Ensenyaments Musicals" zentroan ere.
Zenbait urtetatik hona biolineko irakaslea da Bartzelonako Lizeoaren Kontserbatorioan; eta aldi berean instrumentu horretako jole bakarlaria da.