Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Spanish Brass Luur Metalls
2020an, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Interpretazio modalitateko Musikaren Sari Nazionala jaso zuen. Musikako jaialdi garrantzitsuenetako batzuetan parte hartzeaz eta mundu osoan birak egiteaz gain, 1995ean Asturiasko Printze Sarietako galan jo du, Buero Vallejoren La Fundación antzezlanaren musika grabatu du Zentro Dramatiko Nazionalerako eta Félix Sabrosoren Descongélate filmaren soinu-banda grabatu du El Deseo ekoiztetxearentzat.
Spanish Brass taldeak 35 urte daramatza musikaren munduan lanean, eta nazioarteko musika-panoraman ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat da. 1996an, “Ville de Narbonne” (Frantzia) Metalen Boskoteetarako 6. Nazioarteko Lehiaketako Lehen Saria lortu zuen, talde-mota horretarako prestigiotsuena. 2017an, Talentu Musikalaren I. Bankia Saria jaso zuen Valentziako Erkidegoan, eta 2019an Torroella de Montgrí-ko Musikako Espai Ter Saria jaso zuen Mira si hem corregut terres... proiektuagatik. Lau Carles Santos sari ditu, Valentziako Kultura Institutuak lan hauengatik emandakoak: XXX eta Mira si hem corregut terres… (2019), Les Aventures de Monsieur Jules, Spanish Brass (A) LIVE (2022) eta 35 (2023).
Hogeita hamabi lan diskografiko argitaratu ditu, besteak beste, DVD-CD bi eta hiru CD bikoitz, bere alderdi anitzak erakusten dituztenak: Luur-Metalls Spanish Brass Quintet (1996), No Comment (1998), La Escalera de Jacob (2000), SPANISH BRASS Luur Metalls & Friends (2001), Delicatessen (2002), Caminos de España (2003), Absolute Christian Lindberg eta Ole E. Antonsen musikariekin (2004), Gaudí’um (2005), Metàl.lics (2006), Retaule de Nadal Orfeó Valencià Navarro Reverter taldearekin (2006), SBALZ Brass Ensemble (2007), Brass and Wines Steven Mead-ekin (2008), Brassiana Lluís Vidal Trio taldearekin (2008), The Best of Spanish Brass (2009), SBLM (2009), Tell me a Brass Story Bilboko Udal Musika Bandarekin(2012), viBRASSions (2012), Metalls d’Estil Pep “Botifarra” musikariarekin (2013), 25 (2014), SuBLiMe Christmas (2014), Brass Brass Brass (2016), de Vents i Terra Bartzelonako Udal Bandarekin (2017), Puro de Oliva Chano Domínguez eta Bandolero musikariekin (2018), XXX (2018), Mira si hem corregut terres… Carles Dénia-rekin (2019), Les Aventures de Monsieur Jules Albert Guinovart-ekin (2019), Spanish Brass (A) LIVE (2020), Music for Brass Quintet by Gregory Fritze (2021), Music for Brass Quintet by Andrés Valero-Castells (2022), Vine, vine Spanish Brass (2022), Resurrección (2023) eta 35 (2023).
Kontzertuen jarduerarekin batera, Spanish Brassek nazioarteko metalezko instrumentuei buruzko bi jaialdi antolatzen ditu: Spanish Brass Alzira Jaialdia eta Brassurround Jaialdia. Horietan, urtero, nazioarteko bakarlari nabarmenak, taldeak eta nazioarteko prestigio handieneko metaleko irakasleak biltzen dira. Shires markako tronboia, Paxman markako tronpa eta Melton markako tuba, Romera Brass markako sordinak eta pitak eta BlackBinder aplikazioa erabiltzen ditu. Gainera, Bags tresnen estutxeen marka erabiltzen du eta marka horren jabea da. Spanish Brass taldeak Valentziako Kultura Institutuaren eta Kultura Ministerioaren (INAEM) babesa jasotzen du.
KIDEAK
Carlos Benetó Grau, tronpeta.
Juanjo Serna Salvador, tronpeta.
Manolo Pérez Ortega, tronpa.
Inda Bonet Manrique, tronboia.
Sergio Finca Quirós, tuba.