Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Bizkaiko Gaiteroak
Bizkaiko Gaiteroak Taldea (Jon Gaminde Terraza, 1go Gaita eta Martín Ariztimuño, 2.gaita), gaitarekin zenbait ideia musikal garatzeko, tradiziozko mihi-bikoitzaren garapena eta asaba zaharrek eginiko ekarpenari eusteko asmoarekin sortu zen.
Bere ekintzetatik garrantzitsuenetako bat irakaskuntzarena izan bada, beste hainbat musika taldeekin kolaboratu du: musika bandak, txarangak, saxofoi laukoteak, bibolin laukoteak, eta abar... Horrela, erraldoi konpartsekin, dantza taldeekin edota Euskal Herriko herri askotako festetan ere parte hartu du. Geure mugetatik kanpo hainbat herrialdeetan izan dira: Alemania, Txekiar Errepublika, Frantzia, Uruguay, Hungaria, Danimarka, Kroazia, Belgika, Ingalaterra eta EE. BB.
Lan horren islada "Oraingo doinu zaharrak" izeneko diskan 2001ean grabatu zuten. Halaber, beste dizka batzutan kolaborazioak egin dituzte: "Julián Romano: 100 urte" diskan, esate baterako. Gaur joko duten "Pico de ángel" diska honetarako idatzita izan zen egile honen oroimenez, Txomin Mujika egilea izanik.