Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

José Vicente Pla

Bilboko Udal Musika Bandaren Klarinetea

José Vicente Pla Castelló de la Ribera (Valentzia)
Musikan lizentziatua eta ohorezko aipamena klarinetean, Valentziako Joaquín Rodrigo Musikako Goi Kontserbatorioan. Sorterrian, Villanueva de Castellón herrian (Valentzia), hasi zituen musika-ikasketak, Hermenegildo Rosa maisuarekin. Gainera, nazioartean ospetsuak diren zenbait irakasleren eskolak jaso zituen, besteak beste Walter Boeykens, Miguel Espejo, Michel Avrignon, Juan Vercher, José Cerveró eta Juan Palau.
Zenbait talde profesionalekin kolaboratzen du, adibidez Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Radio Televisión Española-ren Orkestra Sinfonikoarekin. Gainera, kontzertista izan da Tatuí-ko (Brasil) Teatro Procópio Ferreira antzokian, eta Bilboko Udal Bandarekin Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian, baita Gasteizko Principal Antzokian ere.
Ganbera-musikako talde askorekin batera jardun du: “Kabos” ensemblea, “Franz Danzi” haize-boskotea eta “Juan Cristobal Denner” klarinete-laukotea. Une honetan, “Endecha” duoan parte hartzen du Leonardo Alonso gitarra-jotzailearekin. Talde bikain horrek musika-jardun ikusgarria egin du; “Tango de Cámara” diskoa aurkeztu dute Bilboko Campos Elíseos antzokian.
Klarineteko masterclassak eta ikastaroak eskaini ohi ditu Estatuan nahiz nazioartean. Azpimarratzeko modukoak dira “VI Curso de fèrias para instrumentistas de viento” ikastaroa, Tatuí herrian (Brasil), edo Astorgako (Espainia) “XII. Nazioarteko Musika Ikastaroa”. Irakaslea izan da Barakaldoko eta Ondarroako kontserbatorioetan eta Bilboko Koral Elkartean.
1988an klarinete irakasleko plaza eskuratu zuen Bilboko Udal Bandan, eta 1994tik aurrera bakarlaria da bertan. Pepe Plak Schwenk & Seggelke markako 3000 G modeloko klarinete alemanak jotzen ditu.