Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Bernabé Sanchís Sanz

Zuzendaria

Bernabé Sanchís Sanz Zuzendaria
Alacúas (Valentzia), 1943
Medina maisuarekin, Bandako zuzendariarekin, egin zituen hasierako musika-ikasketak, karrera Valentziako Goi-mailako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan amaitzeko R. Correl, J. Mª Cervera, M. Palau, Leopoldo Magenti, Mª Teresa Oller eta José Climent maisuekin; "Santiago Lope" beka eskuratu zuen. Beka hori Kontserbatorio horretako irakasleek kalifikazio hoberena jartzen dizkieten ikasleentzat da. Goi-mailako titulua lortu zuen tronpeta-fliskorno, harmonia, kontrapuntu, fuga eta konposizioan.
1963an Musika Zibileko Zuzendarien Elkargo Nazionalean sartu zen 2. mailan. 1980an 1. mailara igo zen oposizio bidez. 1965ean fliskorno-jole lanpostua lortu zuen oposizio bidez Palma Mallorcako Udalaren Bandan, zuzendariorde eta zuzendari lanak ere eginez.
1979an Gasteizko Udalaren Bandako zuzendari titular izendatu zuten eta 1981ean Alacanteko Udalaren Bandako zuzendari titular. Harrezkero han ari da musikagintzan, urtean 90etik gora kontzertu emanda.
Valentziako Alacuas, Aldaya, Enguera, Silla eta Cullerako Bandak eta Palma Mallorcako Pollensako Banda ere zuzendu ditu. Zuzendari gonbidatu bezala, Madrileko Udalaren Banda zuzendu du, baita Bartzelonakoa, Sevillakoa edo Huelvakoa ere, besteak beste. Epaimahaikide izan da probintzi, nazio zein atzerri mailako hainbat lehaiketatan. Valentziako Generalitateko Musikako Aholku Batzordeko kide ere izan da. Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiko bazkide numerarioa eta Valentziako Erkidegoko Musikagileen Elkarteko (COSICOVA) kidea da.
1986an Alacanteko Diputazioaren beka lortu zuen orkestra-zuzendaritzako ikastaro bat egiteko Sienan (Italia) Marco Ferrara maisuarekin. Urte berean Alacanteko konposizioko "Fogueres de San Juan" saria eman zioten. 1996an konposizio-saria eman zioten Alcoyko "Sant Jordi" izeneko Jaietako Musikako Mairuen Martxen espezialitatean. 2000. urtean, Alacanteko Diputazioak eskatuta, "Mar de Almendros" suitea egin zuen Alacanteko gaietan eta Espainiako gerra zibileko kantuetan inspiratuta. Obra hau Alacanteko Diputazioak antolatutako banden lehiaketan aurkeztu zuen 2001ean eta Valentziako Udalak 2002ko uztaileko jaietan antolatutako lehiaketan, 1. kategorian.