Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Alberto García Espina
Zuzendaria
Barakaldoko Udal Musika Bandako zuzendaria
Barakaldo (Bizkaia), 1967
Barakaldoko Musika Kontserbatorioan, Bilboko J. C. de Arriaga Musika Kontserbatorioan eta Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan egin ditu musika-ikasketak, eta goi-mailako ikasketak Bartzelonako El Liceu Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Herbehereetako Hagako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan osatu ditu.
Gaur egun, Barakaldoko Udal Musika Bandako zuzendari musikala da, 1899an sortu zena, eta 1991tik bertako kide da. 2009. urtean sartu zen bertako musika-zuzendaritzan, eta gaur egunera arte jarraitu du. 2018ko denboraldian, Bartzelonako udal musika bandaren zuzendari gonbidatua izan zen Bartzelonako Auditorin.