Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

J. Vicent Egea

Zuzendaria

J. Vicent Egea Konposizitorea eta Koru eta Orkestra Zuzendaria
Cocentaina (Alacant), 1961
Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioko konposizio, koru zuzendaritza eta orkestrako tituluduna, Londresko Royal Academy of Music-eko orkestra zuzendaritzako Certificate of Advanced Studies lortu zuen eta New Yorkeko Manhattan School of Music-eko orkestra zuzendaritzako “Special Student” gisa graduatu zen.
Konpositore gisahonako sari hauek jaso ditu: "Fernando Remacha"; Tolosako abesbatzen Nazioarteko Saria; Donostiako Kontserbatorioaren "ohorezko Saria"; Madrilgo Udalaren "Sortzaile Gazteak" I. eta II. sariak; 1992-98ko Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Saria eta 2000ko Amando Blanquer Saria (1991-94-98), 1995eko Leipzigeko Gazte Konpositoreen Nazioarteko Saria; Joaquin Turina Saria 1998, etab.
Zuzendari gisa, L 'Aquilako Abruzzese Orchestra Sinfonikoa, Savaria Chamber Orchestra, Londresko Royal Academyko "Symphony Orchestra" eta "Sinfonia", Iruñeko Pablo Sarasate Orkestra, JONDE, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Erkidegoko Orkestra, Galiziako Errege Filarmonia eta beste hainbat zuzendu ditu.
1992-93 denboraldian Espainiako Orkestra Nazionaleko zuzendari laguntzailea izan zen. Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolako ikasketa-burua izan da.
A.Goehrren Triptic, J. Sellarsen Chanson Dada, P.Lunaren El Asombro de Damasco, T. Araguesen Katalín Txiki, I. Stravinskyren La Historia del Soldado eta A. Schönbergen Pierrot Lunaire lanen ekoizpen eszenikoak zuzendu ditu.
Iruñeko Gayarre Antzokia Udal Fundazioko aholku-batzordeko kidea da, eta Fundazio horrek antolatzen duen musika garaikideko zikloko zuzendaria.
Gaur egun, Iruñeko Udal Bandako zuzendari titular gisa jarduteaz gain, Galiziako Escola de Altos Estudios Musicais delakoan orkestrako irakasle gonbidatu, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko irakasle, eta hainbat talde eta orkestratako konpositore eta zuzendari gonbidatu ere aritzen da.