Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Marifé Nogales Pérez

Mezzosopranoa

Marifé Nogales Pérez Musikenen egin zituen kantuko goi-mailako ikasketak. Donostiako Musika Hamabostaldian, Granada eta Santanderko Nazioarteko Jaialdian edo Peraladako Musika Jaialdian eta Errege Antzokia, Gran Teatre del Liceu, Lisboako Säo Carlos Antzokia, Oviedoko Opera, Maestranza Antzokia, Arriaga Antzokia, Zarzuela Antzokia, OLBE edo Canal Antzokiak bezalako jaialdi ospetsuetan aritu da, zuzendari garrantzitsuen gidaritzapean, hala nola, P. Fournillier, Marco Armiliato, Michele Mariotti, Alberto Zedda, Vassily Petrenko, Miquel Ortega, José Miguel Pérez Sierra. Denboraldi honetarako konpromisoen artean, aipatzekoak dira Bachen Gabonetako Oratorioa Kordobako Antzoki Handian, Jenufa Maestrantzan, Parsifal Liceu Antzokian, Carmen Jerezko Villamarta Antzokian eta Rigoletto Madrilgo Errege Antzokian