Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
PER POC txotxongilo konpainia
Per Poc txotxongilo-konpainia Santi Arnalek eta Anna Fernándezek zuzentzen dute, eta 25 urtetik gorako nazioarteko ibilbidea daramate elkarrekin, originaltasun eta edertasun handiko muntaia eszenikoak egiten.
Txotxongiloen mundua eta musika-konposizioa uztartzen dituzten ikuskizunek kultura-erakunde garrantzitsuen koprodukzioa izan dute, hala nola Bartzelonako Gran Teatre del Liceu (Benjamin Brittenen The Little sweep), Radio France (Igor Stravinskyren Petrushka) edo Lilleko Orchestre National (Manuel de Fallaren El Retablo de Maese Pedro).
Per Poc-ek musika sinfonikoa publiko berriei hurbiltzeko beste modu bat proposatzen du. Arte eszenikoak, arte plastikoak, musika eta dantza elkarrekin lotzen dira beren ikuskizunetan, poetika propioa sortzeko.