Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Fco. Javier Gutiérrez
Zuzendaria
Orkestra Zuzendaria
Guillena (Sevilla)
Villanueva del Ariscalen (Sevilla) bizi da. Jaioterrian hasi zituen musika-ikasketak eta Sevillako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan eta Madrileko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu. Nota bikainak lortu zituen oboeko eta ganbera-musikako kurtso guztietan; ohorezko matrikulak pianoan eta kalifikaziorik onenak konposizioan, instrumentazioan, kontrapuntuan, fugan, folklorean, orkestra-zuzendaritzan eta abarretan; Oinarrizko mailako Ohorezko Aipamena eta Ikasketa Amaierako Ohorezko Saria jaso zituen, denak oboeko espezialitatean. Andaluziako Juntak gonbidatu zuen Musikari Gazteen Tribunan parte hartzera. Bere prestakuntza osatzeko nazio eta nazioarte mailako hainbat sakontze-ikastaro egin ditu.
Titulu hauek ditu gaur egun: Orkestra Zuzendaritzako Goi-mailako Irakaslea, Harmonia, Kontrapuntu, Konposizio eta Instrumentazioko Goi-mailako Irakaslea, Oboeko Goi-mailako Irakaslea; Solfeo, Errepentizazio eta Transposizioko Irakaslea, eta abar.
Era guztietako taldeekin eta orkestrekin eskaini ditu oboeko kontzertuak. Maiz hartu du parte diskoak grabatzen eta irrati eta telebistarako lanetan. Zenbait orkestra eta banda profesionaletako kide izan da.
Zuzendari moduan, diskoak grabatu eta irrati eta telebistarako grabazioak egin ditu. Operan ere aritu da, baita mundu guztian ezagunak diren bakarlariekin ere era guztietako taldeak zuzenduta: banda profesional zibilak eta militarrak, Espainiako hainbat tokitako orkestrak eta koruak, kritika oso onak jasota. Gaur egun Sevillako Udaleko Banda Sinfonikoaren zuzendaria da, Orkestra Zuzendaritzako Ikastaroak ematen ditu (zenbait erakundek gonbidatuta), zuzendaritzako lanak egiten ditu Espainiako banda eta orkestrarik garrantzitsuenek gonbidatuta eta konposizioko eta interpretazioko nazio eta nazioarte mailako epaimahaietan hartzen du parte. Zenbait sari eskuratu ditu Sevillako ondare musikalaren alde egindako lanagatik eta Sevillako Udalaren Banda Sinfonikoan 2003az geroztik egindako lanagatik. Orain arte banda horrekin grabatutako bederatzi diskoek harrera ona izan dute publikoaren aldetik eta prentsak kritika bikainak egin dizkie.