Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Toni Marsol

Baritonoa

Toni Marsol Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ohorezko saria jaso zuen, eta bere musika-ibilbidea operatik oratoriora eta errezitalditik musika garaikidera doa, estreinaldi ugarirekin. Figaro, Don Giovanni, Leporello edo Papagenoren paper mozartiarretatik hasi, eta Germont, Yago, Falstaff edo Macbeth berdiarretaraino, Donizetti, Rossini eta Pucciniren pertsonaia garrantzitsuenetatik igaro da, besteak beste, Dulcamara, Malatesta, Don Pasquale, Mustafá, Dandini, Don Magnífico, Gianni Schicchi, Marcello, Scarpia edo Pinkerton.
Oratorioaren alorrean, Bachen Pasioak, Haendelen Mesias, Mozarten Requiemak, Faure, Brahms eta Verdi, Haydnen Sorkuntza, Beethovenen 9.Sinfonia eta Orffen Carmina Burana, besteak beste, eta hainbat orkestra eta abesbatzarekin abestu du, hala nola, RTVE, ORCAM, Donostiako Orfeoia, Iruñeko Orfeoia, Liceuko Antzoki Handiko Abesbatza eta Orkestra, Madrilgo Sinfonikoa, Errege Antzokiko Korua, Nafarroako Sinfonikoa, Granada Hiria Orkestra, Londresko BBCko Orkestra eta Abesbatza, etab. Jordi Savallek zuzentzen duen Catalunyako Capella Reialekin kolaboratu du eta Michel Plasson, Gianandrea Noseda, Evelino Pidó, Pablo Heras-Casado, Josep Pons, Antoni Ros-Marbà, Víctor Pablo Pérez, Andrew Davis, Riccardo Frizza, Pinchas Steinberg edo Mark Wigglesworth zuzendarien gidaritzapean abestu du, besteak beste, bai Espainian, bai Europako herrialde gehienetan