Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Carlos Roch Catalá

Bilboko Udal Musika Bandaren Tronpeta

Carlos Roch Catalá “Lira Carcaixentina” Musika Elkartean hasi zituen ikasketak eta Carcaixent-eko “Mestre Vert” Kontserbatorio Profesionalean amaitu zuen tronpetaren erdi maila Salvador Albert irakaslearekin. Ondoren, Zaragozako Goi Mailako Musika Kontserbatorioran Angel Millan katedradunaren tutoretzapean, goi-mailako ikasketak amaitu zituen. 1996an, oposizio bidez, Musika Militarren kidegoan sartu zen, Zaragozako Levanteko Aireko Aginteko Bandan lanean. Bakarlari gisa hainbat kontzertu eman ditu, hala nola J. Haydnen Tronpeta eta Orkestrarako Kontzertua, Vivaldiren Bi Tronpetarako Kontzertua edo Oskar Böhmeren Tronpetarako Kontzertua. Hainbat talderekin kolaboratu du, klasikotik hasi eta Jazzeraino, tartean Big Bands, funk eta soul taldeak, eta EITBko «Goazen» programan ere parte hartu zuen. Gaur egun, 2003tik, tronpeta-fliskoro plaza betetzen du Bilboko Udal Bandan