Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Jon Malaxetxebarria
Zuzendaria
Jon Malaxetxebarriaren orkestra-zuzendari ibilbidea Ingalaterran eta Espainian garatu da nagusiki. Espainian, orkestra hauek zuzendu ditu: Espainiako Irrati Telebistako Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Extremadurako Orkestra, Malagako Orkestra Filarmonikoa, Oviedo Filarmonia eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Iruñeko Orfeoiarekin, besteak beste. Bere azken proiektuen artean Bartzelonako Lizeo antzokiko eta Madrilgo Errege antzokiko opera batzuetako laguntzaile-lanak daude, non "Il Pirata- Bellini" eta "Luisa Miller - Verdi" ekoizpenetan lan egin zuen. 2016tik EIOren (Euskadiko Ikasleen Orkestra) zuzendari titularra da.
Ingalaterran, besteak beste, hauek zuzendu ditu: Manchester Camerata, Liverpool Mozart Orchestra, Crosby Symphony Orchestra, Sheffield Philharmonic Orchestra, Hallam Sinfonia, North Staffordshire Symphony Orchestra eta Derbyshire Youth Orchestra. 2013an bira bat egin zuen Japonian Derbyshire County Youth Band taldearekin. Jon Malaxetxebarriak banda zuzendaritzako eskolak ematen ditu Royal Air Force Bands-erako eta Royal Northern College of Music eta Leeds Conservatoire-ko irakaslea da. Gaur egun, Solihull Symphony Orchestrako zuzendari titularra da.