Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Bilbao Musikako "Ahotsak" abesbatza
Bilbao Musikako “Ahotsak” Abesbatza 2004an jarri zen martxan, Bilboko Musika Eskolaren barnean, Pedro de Diegoren zuzendaritzapean eta ikasle talde batek helduen abesbatz gisa eratua. Talde-koru bezala irmotuz joango da, egun Miren Bernaolaren eskutik. Orain, 70 koralistak osatzen du taldea. Bere jardueren artean, Galdakao, Sestao, Amurrio, Zornotza, Portugalete eta Santurtziko Musika Eskola, “Sanfran” Korue etabarrekiko topaketak ditugu.
Bilboko Musika Udal-Bandarekin aritu zen lanean, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, Sorozabalen “Gernika” obran; baita, Hiriko Txistulari Udal- Bandarekin, 2018ko Gabonetako Kontzertuan. Bestalde, ikasturte akademiko desberdinetan zehar, Bilbao Musikak Campos Eliseos Antzokian antolatzen dituen kontzertuetan hartzen du parte. Bere koru-formakuntzari jarraiki, Nuria Orbea abeslari liriko eta Kantu irakasleak emandako Koruentzako Ahotsteknika tailerrak antolatu ditu.