Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Pacho Flores
Tronpeta
Venezuela
Lehen Saria izana da Maurice André, Philip Jones eta Cittá di Porcia lehiaketetan. "El sistema" delakoan jaso zuen formazioa, eta errezitaldiak eskaini izan ditu Carnegie Hall antzokian, Pariseko Pleyel aretoan edo Tokioko Opera City delakoan. Simón Bolívar metal-boskotearen fundatzaileetako bat da, eta bira askotan parte hartu izan du harekin, Europan, Hego Amerikan, Estatu Batuetan nahiz Japonian. Hainbat orkestrarekin jo ohi du, hala nola Arctic Philarmonic, Philarmonie Salzburg, Sinfonieorchester Babel, Tucson Symphony, Royal Liverpool Philarmonic, Stavanger-ko orkestra, Japoniako NHK, Nacional de México, Buenos Airesko Filarmonika, San Diego Symphony, Poloniako Irratiko Nazionala, São Pauloko Estatuko sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Venezuelako Simón Bolívar eta abar.
Hainbat maisurekin lan egin izan du, halaber, hala nola Claudio Abbado, Simon Rattle, Seiji Ozawa, Giuseppe Sinopoli, Frühbeck de Burgos, Gustavo Dudamel edo Hernández-Silva. Tronpetako Latinoamerikako Akademiaren sortzaile zuzendaria da, eta maiz gonbidatzen dute munduko osoko kontserbatorioetara nahiz nazioarteko lehiaketetan epaimahai-kide izateko. Bere errepertorioan, badira konposatzaile askoren enkarguak eta obra-estreinaldiak, hala nola Roger Boutry, Alain Trudel, Giancarlo Castro, Santiago Báez, Juan Carlos Núñez edo Sergio Bernal; gaur den egunean, hainbaten arteko enkargu-proiektu batean ari da lanean, zenbait konposatzailerekin batera, hala nola Arturo Márquez, Roberto Sierra, Paquito D'Rivera, Christian Lindberg eta Efraín Oscher.
Bere lehen diskoa izan zen La trompeta Venezolana (GUATACA zigilua); gaur den egunean, Deutsche Grammophon-entzat ari da grabatzen, lehenik ere badituelarik harekin produzituak zenbait lan, hala nola Cantar, Entropía, Frctales eta Cantos y Revueltas. Pacho Flores, bestalde, Stomvi etxearen artista bat da, eta etxe horrek berarentzat beren beregi egindako musika-tresnak jotzen ditu, eta bere musika-tresna horiek garatzen eta berritzen ere parte hartzen du.