Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Juan Carlos Pérez Luque

PERKUSIOA

Juan Carlos Pérez Luque SOL GILTZAN   Urria 2012
Aitite bere talde propioa zuzentzen zuen akordeoilaria izanda eta profesioz musikariak izan dituen gurasoekin, Juan Carlos Pérez Luqueren bokazioa begibistakoa zen. "Palentzian jaio nintzen gurasoak izan ere hantxe zeudelako lanean, jai areto batean ari ziren jotzen eta, kontatu didatenez, ia-ia azenatokian bertan jaio nintzen".
38 urte bete berri dituelarik, Juan Carlosek hamarkada bat darama Bandako titular legez, tinbalak, xilofonoa, platoak, marimba, bibrafonoak eta perkusioarekin zerikusia duten gainontzeko musika tresnen ardurarekin. Udal taldeko hiru perkusio joleak dira izan ere, pribilegio hau dutenak: bere lankideek musika tresna bakar baten osoko dedikazioa duten heinean, hiru perkusio joleek, `famailia´ oso batez arduratzen dira, era ezberdinetako teknikak eta beste hainbeste doinu dituzten musika trensen ardura bait dute.
Bere gurasoak beste hirietako orkestra eta taldeetan lanean zeuden bitartean, bere haurtzaroaren atal handi bat, bere aititerekin Bilbon igaro zuen. Aitak gitarra eta amak ordea instrumentu asko jotzen zituen, pianoa ikasi arren, gitarra edo baxu elektrikoa ere jotzen baitzuen. "Ez soilik nire guraso eta aititegatik, zeren egia esateko, gure senidez osatutako orkestra bat ere eratu izan dugu". Familiako talde honetan, bere kidetako bat osaba zen, Bilboko Sinfonikako tinbal jolea, eta beraz, Juan Carlosen Bilboko Kontserbatorioko perkusio karreran, eragin zuzenena izan duen senidea.
Musikari haztegi inguru honetan, Udal Bandako gaur eguneko perkusiojoleak, bere etorkizun profesionalaren inguruan ez zuen izan zalantza gehiegirik UBI amaitu ostean: "Ez nuen ikusten, erakartzen ninduen unibertsitate karrerarik, eta horrela, benetan gustoko dudana egitea erabaki nuen". Eskusoinura eraman zuen hastapenean aititeren eraginak, "baina aukera profesional handirik ez duen musika tresna da eta gainera niri, erritmoak erakartzen ninduen, batez ere bateriak".
Bilbotar taldean plaza lortu aurretik, bere ibilbideko hamarkada bat Portugaleteko bandan, Euskadiko Gazte Orkestran eta Bilboko Sinfonikarekin zenbait kontzertuetan jardun zuen, eta Eibarko eta Barakaldoko musika eskoletan ere irakasle izan zen.
Udal Musika Bandan plaza bat lortzea izan da "aurkeztu zaidan aukera profesionalik onena" eta dibertsifikazioa nagusitzen den jarduera musikalarekin erabat gustura agertzen da. "Egia esateko errepertorio erabat zabala daukagu, musika klasiko eta doinu herrikoiak direla eta zartzuelak nahiz musika garaikideko piezak direla, beste musika estilo batzuen artean".
Arlo pertsonalean eta bere generorik gustokoena aukeratzeko orduan ere, eragin zuzena du musika estilo aniztasun horrek: "Musika mota guztiak gustatzen zaizkit, zeren nere ustez, estilo bakoitzak bere une egokia dauka: klasikoarekin gozatzen dut, baina baita dantzarako musikarekin ere, baita sentimendua transmititzen duen edozeinekin". Udal Bandako entseguak amaitzen dituenen ere, bere denbora librean bizipen musikal ezberdinak lantzen jarraitzen du: "Oraintxe bertan hiru talde ezberdinetan jotzen dut: bata funky estiloakoa, bestea folk-rock estilokoa, eta hirugarren taldeko estiloa definitzea zaila den arren, flamenkoaren eta jazzaren fusio bat dela esan daiteke".