Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Gorka Mugika

PERKUSIOA

Gorka Mugika SOL GILTZAN   Otsaila 2022
Nork esango zion nire aitari Bilboko Udal Bandako perkusionista izango nintzenik, berari perkusioa jotzea proposatu ziotenean eta musika utzi zuenean danborra gustatzen ez zitzaiolako. Semeak musikatresna zaratatsu hori jotzen ikasteko eskatu zienean ere ez ziren asko harritu, eta horrela hasi zen nire abentura perkusioarekin. Lehenik nire herrian, Elgoibarren, non bonbo bat eta danbor bat besterik ez zegoen, eta gero Donostian, non perkusioa bere dimentsio osoan ezagutu nuen. 10 urterekin Elgoibarko Udal Bandan sartu nintzen eta banda bat zer den zaletu nintzen.
Goi mailako ikasketak amaitu nituenean, aktibitate handiko urteak izan nituen. Han eta hemen klaseak jasotzen nituen, irakasle ere aritu nintzen, eta irakasle funtzionario gisa ere plaza atera nuen. Telebistan ere lan egin nuen, musika saioak grabatzen, etab. Zuzendaritzat interesa piztu zidan eta talde amateur bat zuzentzen hasi nintzen. Hemen ezagutu nuen gure zuzendaria José R. PascualVilaplana, zuzendaritzaikastaro batean. Oraindik zuzendaritzaz gozatzen dut eta gaur egun Elgoibarko Udal Banda gidatzen dut.
Arriaga Antzokian edo Campos Elíseos Antzokian jo dugu, baina nire lanetik gehien gustatzen zaidana Euskalduna Jauregiko kontzertuak dira. Auditorioa ikaragarria da, lehen mailakoa. Gainera, kontzertue tako bakarlarien, obren, zuzendarien eta, jakina, nire kideen maila ere apartekoa da, ikuskizun handiak eskaintzen ditugu. Gogoan dut Euskaldunan eman nuen lehen kontzertua, zirrara ikusgarria sortu zidan auditorioak. Xilofonozko pasarte korapilatsu bat interpretatu behar nuen eta oso urduri negoen, ez nekien notak asmatuko ote nituen. Ez naiz gogoratzen zenbat hutsegite egin nituen, eta hortik ateratzen dudan ondorioa da ondo joan zela. Lankidetza handitzen joan zen, azkenenean plantillan sartu nintzen arte. Bilboko Udal Bandak 125 urte bete berri ditu eta harro egoteko modukoa da bertako kide izatea. Berarekin batera pertsona eta musikari gisa hazten jarraitzea espero dut urte askoan