Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Rubén González Gómez
SAXO TENOREA
SOL GILTZAN Urtarrila 2017
Musikan kasualitatez eta jakinguraz hasi nintzen, nire anaiak gitarra bat eskatu zien nire gurasoei eta besterik gabe jotzen hasi nintzen, geneukan irrati-kasete baten entzuten nituen soinuak imitatzen pasatzen nuen denbora, gogoratzen dut nire nebak garaiko pop-rock taldeen zintak zeuzkala: Pink Floyd, Dire Straits, Supertramp, Police, Deep Purple... Geroago, gutxi gorabehera 11 urte neuzkanean, britaniar Heavy Metala oso deigarri gertatu zitzaidan. Oraindik gogoratzen dut nire ingeleseko andereñoa harrituta galdetzen “Ruben, are you a Heavy?”, bistan zenez mutila nintzelako, ile luzea neramalako, Iron Maiden taldearen kamiseta bat eta gainera eskolan gitarra jotzen nuelako bolumen zaratatsuan baina suposatzen dut arrakasta gutxirekin, niri kristona iruditzen zitzaidan arren. Garai hartan solfeoan sartu ninduten eskolan eskolaz kanpoko jarduera gisa, eta handik kontserbatoriora joan nintzen. Solfeo ikasten ari nintzela nire gurasoek musika kate bat erosi zuten eta astero jazz maisu bati dedikaturiko bilduma bat egiten hasi ginen, musika horrekin liluratuta geratu nintzen bakar-saio luzeekin eta inoiz entzun ez nuen aberastasunez beteriko armoniadun konposizioekin. Hortaz, gitarra gogoko nuenez eta etxean bat nuenez, kontserbatoriorako beste instrumentu desberdin bat aukeratu nuen, saxofoia.
Hasiera batean nahiko desilusionatu nintzen musika klasikoa besterik ez nuela ikasiko ulertu nuenean, baina zorte bat izan zen txunditu zidan beste hizkuntza bat aurkitu nuelako eta gainera kontserbatorioak ni kide nintzen big-band bat zeukan. Saxofoi klasiko, egungo, jazz, ganbarako musika, moldaketak, big-band,… hainbat master-class burutu ditut prestatzen jarraitzeko. 20 urte daramatzat bandako kide gisa eta bai musikari bai pertsona moduan eduki daitekeen esperientzia biribilenetako bat da, eta bilbotar moduan gainera, harrotasun bat. Bilboko Udal Bandan jotzea niretzako bizitzaren erdia da, milioika une on eta baten bat ez hain onekin, baina batez ere ikaskuntza askorekin: bandak niretzat elkarbanatzea esan nahi du, zure banakotasuna eta zure irizpidea taldearenera menperatzea, entzun eta entzuna izatea… eta gehienbat errespetua.
Daramatzadan urteotan, banda asko aldatu da maila guztietan, gogoan ditut Areatzako kontzertuak neguan hotzak hilik. Orain Euskalduna Jauregian akustikak lehen pentsaezinak ziren errepertorioei ekitea uzten digu, bandako kalitate artistikoak ere aldaketa handia izan du guneen exijentzia eta musikari eta zuzendarien esfortzuari esker. Egun bandaren potentziala itzelezkoa da, sekulako instrumentua da, oso moldagarria, estilo ugari egiteko gai dena. Aurtengo programazioa aparta da, kalitate izugarri eta mota askoko errepertorioarekin, zentzu honetan Rubén González Gómez: Bilboko Udal Bandako saxofoi tenorra musikarientzat erronka handia da obra bakoitzeko estilo berezira eta zuzendari bakoitzaren interpretaziora moldatu ahal izatea, kontzertuko aste bakoitzean ahalegintzen gara eta hazten jarraitzen gaitu. Oso zoriontsua naiz nire karrera bandan eta nire bizitza musikari moduan bandatik kanpo aldi berean egitearen, jazz jotzen edo bete talde, banda edo orkestrekin kolaboratu eta uste dut horrek asko lagundu didala taldean nire lana hobeto egiten