Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Izaskun Laserna Mora
TRONBOIA
SOL GILTZAN Urtarrila 2011
"Jendeak seinalatu egiten nau, hatzez seinalatzen naute , baina niri…". Antzeko zerbait pentsatzen zuen Izaskun Larsenak, gure Bandako tronboi bat, musika tresna hau jotzen hasi zenean. Bederatzi urte zituen, solfeo apur bat ere bazekien eta Los Biznietos de Celedón Gasteiz bere jaioterriko fanfarrean jotzen zuen gitarra oraindik ere gordeta du. Hasieran tronpeta eman zioten eskuetara, baina berak tronboia zuen begiko eta eskatu egin zuen. "Orduan ni baino handiagoa zen eta jendeak seinalatu egiten ninduen", oroitzen da gaur dibertimenduz.
Hura izan zen formalki 1997an hasi zuen karreraren abiapuntua, Kontabilitatea amaitu ondoren. Ordura arte, bere aita eta aitona interprete profesionalak izan arren, musika afizio dibertigarri bat izan zen beretzat. "Solfeoa eta gitarra ikasten nituen kontserbatorioan, eta eskolako musika klaseak baino gehiago gustatzen zitzaidan hura", dio broma artean. "Egia da ere, -azpimarratzen du-, ez aspertzeko gaitasuna genuela garai hartan. Liburu bat hartu eta notak irakurtzea, sinboloak, ... Gitarrarekin melodia bat errepikatu ahal izatea haluzinagarria zen eta fanfarre batean jotzeak, ikasitakoa berehala islatzea eskaintzen zidan".
Orduan 23 urterekin, David Finlayson Nueva Yorkeko Orkestra Filarmonikoko bigarren tronboiak eman zuen ikastaro batean parte hartu zuen. "Bi egun pasa baino lehen maitemindu nintzen bizimodu honekin, diziplinarekin, ikasketen errutinarekin eta profesio honekin egunak ezberdinak egiteko gaitasunarekin. Egun gutxietan oso ondo definitu zuen berak musikari baten sekretua; lan pertsonala", azpimarratzen du. Etxean ezin hobeto hartu zuten berria; musikari bat gehiago familian. Musika ikasketak hautatu izana baino gehiago, aukeratutako musika tresna izan zen bere lagunak harritzen zituena. "lagun bati baino gehiagori gustatuko liezaiokeen pianoa edo gitarra... jotzen ikasi banu" dio txantxen artean.
Bere prestakuntza beraz, orduz geroztik, zenbait musikariren eskuetatik pasatu zen, beste batzuen artean, Alberto Urretxo, Bilboko Orkestrako bakarlaria; Francisco Rosario Vega, Sevillako Errege Sinfonikokoa eta Ricardo Casero, Les Arts Orkestrakoa. Baina batez ere, Indalecio Bonet (Spanish Brass Luur Metalls taldeko sortzailea) eta Carlos Gil, Villarrealgo Tronboi Akademiako irakasleen eskuetatik. Bere ustetan, azken bi hauek izan dira, "Bere irakasleak", hizki handiz. 2002an, zenbait formazioetan parte hartu ondoren (BOS, EOS, Pablo Sarasate Orkestra, Ciudad Oviedo Orkestra Sinfonikoa...), gure Taldean hasi zen lanean. "Orduz geroztik ez diot utzi Bilbora etortzeari ezta Athletic-eko ereserkia jotzeari ere", dio bere lankideekin atsedenaldian kafe bat hartzen dagoen bitartean eta hauen artean jadanik finkatuta dagoen bitartean. Taberna hau, hain zuzen ere, gazteago zenean eta Aste Nagusian Biznietos de Celedón fanfarrearekin indarrak hartzen zituen berbera da.