Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Iñaki Díaz Noya
FLISKORNOA
SOL GILTZAN Urria 2016
Musikarekiko zaletasuna familiatik datorkit. Nire aita betidanik izan da musika maitale sutsua. Bere instrumentu gogokoena saxo altua zen eta ezin hobeto jotzen zuen. Nire anaia, aldiz, akordeoia jotzen hasi zen 8 urterekin.
Hain zen handia nire aitak musikarekiko zuen zaletasuna, non 6 urte nituenean saxo atua erosi zidan. Baina hiru hilabete geroago, ezagun bat tronpeta jotzen ikusi nuenean, jabetu nintzen benetan maite nuen instrumentua ez zela saxoa, tronpeta baizik. Hortaz, ez nuen etsi aitak saxoa paretik kendu eta tronpeta bat erosi zidan arte.
Klasetik atera bezain laster, 17:00ak aldera, etxera joaten nintzen eta arratsalde osoa igarotzen nuen tronboia jotzen zuen Barakaldoko irakasle batekin klase ematen. 10 urte bete nituenean, nire anaia eta aitarekin batera guk geuk sortutako dantza orkestra batean jotzen hasi nintzen. Geroago, nire ahizpa, baxuarekin eta nire anai txikia, bateriarekin gehitu zitzaizkigun. Esperientzia ezin hobea izan zen, herri ugaritan jo genuen. Ondo baino hobeto pasatzen genuen. Urte bat aurrerago, alde batetik Barakaldoko Kontserbatorioan ikasketak hasi nituen eta beste alde batetik, Bilboko Koral elkartean tronpeta jotzen hasi nintzen. Iñaki Díaz Noya: Bilboko Udal Musika Bandako fliskorno bakarlaria
15 urte nituela, nire irakasleak Bilboko Udal Bandan tronpeta-jole bekaduna behar zutela komentatu zidan. Ez nuen dudarik egin eta aurkeztu egin nintzen. Proba bukatu bezain laster, zendu den Urbano Ruiz Laorden udal zuzendariak honakoa esan zidan: “Badugu tronpeta-jolea”. Eta egun horretan bertan uniformea egiteko neurriak hartu zizkidaten. Musikalki, hori izan zen nire bizitzako momenturik onena, ezin izango dut sekula ahaztu.
30 urte pasa dira jada, eta geroztik, une oro egon naiz kontzertuetan, operetan, grabazioetan… lanean. Ez dut inoiz hutsik egin, inoiz ez diot jotzeari utzi, ezta soldadutza egin nuenean ere.
1997an fliskorno bakarlariaren postua lortu nuen Bandan eta esan beharra daukat azkeneko urteetan Bandak izandako aldaketak eta aurrerakuntzak izugarriak izan direla. Egunez egun hobetzen doa. Horren erakusle dugu José Rafael Pascual-Vilaplana nagusiaren fitxaketa berria. Izugarria da benetan berarekin lan egitea. Bere kalitate artistikoa erasangarria da, bere proiektua erabat ederra da eta ilusio handiz ari gara lanean. Baina ez da ona bakarrik artista bezala, arlo pertsonalean ere bikaina da.