Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Ainhoa González Domínguez
KLARINETEA
SOL GILTZAN Urtarrila 2013
Ainhoa González ugaotarrak, bere aitaren bide berbera jarraituz, gaur egun Bilboko Udal Musika Bandan klarinetea jotzen du, (Pedro González Ugarte bere aita bakarlaria izan baitzen Bandan, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan ere klarinetea jotzen zuen). Ainhoa, taldea osatzen duten hamaika klarinetisten arteko bat da baina postua ez datorkio aitarengandik, (ekinaren eginez lortu baitu), baina bai ordea talentua eta esfortzuaren gaitasuna.
"Egun lengoia musikala den garai artako solfeo ikasketak zortzi urterekin hasi nituen. Etxean bizi guztian entzun dut musika eta klase haietan musika oinarrian zertan datzan ikustea interesgarria iruditu zitzaidan: noten iraupena neurtzea, altura…" gogora dakar Ainhoak. Ezinbesteakotzat jotzen bazuen musikarako bere jarduera, oraindik adin hartan ez zuen argi zein musika instrumentu izango zen bere espezialitatea.
"Hasieran biolontxeloa ikastearen ideia banuen ere eta Bilboko Kontserbatorioan matrikulatu, eskaini zidaten ordutegia nere ikasketekin bateragarria ez zenez aukera hau alboratu egin behar izan nuen. Egun batez klarinetea proba nezan esan zidan aitak; erabateko atsegina izan zuen jotzeko zein gaitasun nuen ikusita eta uste dut ordutik aurrera, nere etorkizun profesionala erabakita gelditu zela" dio txantxa artean Ainhoak bere espezialitatea zein modutan erabaki zen azaltzean. Baina bere "etorkizun profesionala" geroago finkatu zen, bekaria zela, Bilboko bandako maisuek egiten zuten lanaz mirestuta gelditu zenean, maila honetako talde batek "zure gaitasuna egunero hobetzeko aukera ematen duelako". " Musikan jarduteko ideia 17 urterekin gorpuztu zen, baina banituen orduan ere beste kezka batzuk, eta izan ere, Enpresa Zientzietan diplomatu nintzen nere musikako ikasketekin jarraitzen nuen bitartean. Baina bekarekin helburu eta motibazio argi bat nuen; talde honetako profesional bat bihurtzearena" ".
Musika ikasketak, Unibertsitatearekin eta Bandako bekarekin batera eramatea "oso gogorra" izan zen. "Sakrifizio eta estres handiko garaia izan zen, eguneroko entseguekin eta astebururo kontzertuekin. Goizeko sei eta erdietan iratzargailuak jotzen zuenetik, gaueko hamar eta erdiak arte ez nintzen etxera itzultzen sarritan. Egin nahi nuen guztia egiteko orduak falta zitzaizkidan", azaltzen du. Garai artako oroitzapen atseginen artean du oraindik-orain, "proposatu ezkero, batek zenbat gauza egin ditzakeen konturatzea", batzuetan dena bertan-behera uzteko gogoa ere izan arren. Zorionez senideek "animo asko" ematen zidaten eta gaur egun ahalegin guzti horren ondorioa, "guztiak merezi izan duenaren eta asmatu izanaren sentipena da" .
Bandan hasi zenetik dagoeneko pasatu dira hamabost urte (22 beka garaia ere kontutan hartzen badugu) eta oso urrun gelditzen dira jadanik bere aitarekin, Jesús Serrano, Enrique Pérez Piquer, Miguel Espejo, Yves Didier edo Richard Rimbert maisuekin izaten zituen klase orduen garaia, baina Ainhoa oraindik-orain musikarekin hunkitu egiten da, zoriontsua da talde batean lan egiteagatik, "garrantzirik gabeko jarduerarik ez dagoelako" eta "publiko zoragarri eta zintzoa daukagulako, kontzertu bakoitzean gure aldeko hautua irizpide onarekin egiten duena".