Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
David Busto Vicente
KLARINETEA
SOL GILTZAN Maiatza 2019
Ia 8 urte nituela hasi nintzen musikan murgiltzen, Sestaoko Kontserbatorioan, hain zuzen ere. Hein handi batean nire gurasoen desiren eta batez ere ahaleginen ondorioz izan zen. Halere, 13 urte bete arte ez nintzen Sestaoko musika bandaren akademiara joan instrumenturen bat ikastera, nire bi anaiekin batera. Egia esan, instrumentuei dagokionez, ez nuen inolako lehentasunik, baina klarinetea izan zen nire eskuetan erori zen lehena. Aurrerago, nire gurasoen lagun batek, Portugaleteko musika Bandan jo zuenak, klarinetea utzi zidan, pitufoen pegatina fluoreszenteak zituen kutxa batean sartuta, eta nire anaiekin joan nintzen Portugaleteko bandaren Akademiara.
Urtebete geroago Portugaleteko Kontserbatorioan sartu nintzen eta Victoria Ercillarekin egin nuen oinarrizko maila. Ondoren Getxoko Kontserbatorioan ikasi nuen Domingo Arranz eta Juan Carlos Pérezekin eta Klarineteko erdi mailako eta goi mailako ikasketak bukatu nituen Gasteizeko Kontserbatorioan Juanjo Mena eta Patxi Divaren eskutik.
Walter Boeykens, Guy Deplus, Carlos Gilekin... ikastaroak egin ditut eta nire ikasketak Jose Luis Estellés, Enrique Pérez Piquer eta Miguel Espejorekin osatu ditut. Nire lehenengo esperientzia musikala Portugaleteko banda gaztearekin izan zen… bonboa jotzen! Momentu horretan bertan ohartu nintzen musika egitea maite nuela.
Urteetan zehar talde askotako kide izan naiz eta beste askotan ere laguntzaile izan naiz, gehienetan bandetan ari izan naiz, eta horri esker, musika bandaren figura errespetatu, baloratu eta defendatzen ikasi dut. Urte askotan zehar Euskadiko Orkestra Gazteko kidea izan naiz eta baita kamara talde askoren partaidea ere.
Bilboko Bandan 1997an sartu nintzen Jesús María Bilbao "Jerry"-rekin, bekario gisa. Lehenengo egun hori gaur izango balitz bezala gogoratzen dut. Jende berria eta ordura arte niretzako ezezaguna zen maila musikala. Entseguak egunero, aldi berean Gasteizko Kontserbatorioan klaseak jasotzen nituela. Kontzertuak neguko igande guztietan eta udazken eta udako larunbat eta igande guztietan… Gero urtebete egon nintzen praktika kontratu batekin, 2003an oposizio-lehiaketa bitartez plaza atera nuen arte.
Egia esan, zorionekoa naiz musikan jarduteagatik eta talde handi honetako partaide izateagatik. Nire ustez, musikari profesionalak ikasi dugunaz bizi eta maite duguna egiten dugun bakarretarikoak gara.
Urte hauetan guztietan zehar, Bilboko banda asko aldatu da, ez bakarrik jendeari dagokionez, baizik eta, garrantzitsuena, kalitateari dagokionez. Aurtengo denboraldia aurrekoa baino hobeagoa da eta beste talde eta konpositore batzuentzat erreferente izaten ari da. Ikusle zein musikariak euren potentzialaz ohartu eta sentitzen ari dira, era askotariko musika estiloko kontzertuei esker, banda beraren bakarlariei eta nazioarteko ospea duten artistei esker. Horren adibide da datorren denboraldian, Euskalduna Jauregian izen handiko bakarlari ugarik jardungo dutela