Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Coronel Thomas Rotondi
Zuzendaria
"Pershing´s Own" Bandako Zuzendari Titularra
Chicago (Illinois)
Koronel Thomas Rotondi junior Ameriketako Estatu Batuetako "Pershing´s Own" bandako zortzigarren liderra da. Jatorriz Chicagokoa (Illinois) da. Millikingo (Illinois) Decatur unibertsitatean lizentziatu zen musikan eta San Frantziskoko (Kalifornia) Golden Gate unibertsitatean Enpresen Administrazioaren masterra egin zuen. Millikingo unibertsitatean ikasi bitartean oso aktiboki parte hartu zuen Phi Mu Alpha - The Men´s Profesional Music Fraternity taldean eta Pi Kappa Lambda Honorary Music Fraternity talderako aukeratu zuten.
Koronel Rotondi 1977ko abenduan sartu zen armadan, tronpeta-jole hain zuzen. 1982ko uztailean izendatu zuten ohoreekin koronel. Horren aurretik beste kargu batzuk izan zituen; besteak beste, hauek: ikasleak erreklutatzeko konpainiako komandante; indar armatuetako musika-eskolako ebaluazio eta normalizazioko zuzendari, Norfolken (Virginia); Ameriketako Estatu Batuetako armada kontinentaleko bandako ofizial betearazle, Fort Monroen (Virginia); indar armatuetako komandantziako bandaren estatu nagusiko ofizial Fort McPhersonen (Georgia); Fort Worth-eko (Texas) orkestra sinfonikoko barne-administrari eta banda-zuzendari (izendapen hau armadaren "Training with Industry" programari esker gauzatu zen); Ameriketako Estatu Batuetako armada kontinentaleko bandako komandante eta zuzendari, Fort Monroen (Virginia); Ameriketako Estatu Batuetako akademia militarreko bandako ordezko zuzendari, West Pointen (New York); Ameriketako Estatu Batuetako indar armatuetako banda eta koruko Heidelbergen (Alemania) eta Ameriketako Estatu Batuetako akademia militarreko bandako komandante/zuzendari, West Pointen (New York).
Koronel Rotondik zuzendaritza ikasi zuen John Giordano Fort Wortheko orkestra sinfonikoko zuzendari emerituarekin, baita Eiji Oue Bartzelonako orkestra sinfonikoko musika-zuzendariarekin ere. "Tanglewood" (Bostongo orkestra sinfonikoaren egoitza) musika-zentroaren zuzendarientzako mintegian birritan izan da eta besteak beste, Seiji Ozawa, Maurice Abravanel eta Gustav Meierrekin izan da.
Kondekorazio militarren artean hauek ditu: Merituko Legioa, Merituzko Zerbitzuagatiko domina (bost haritz-orri), Armadaren Goraipamenaren domina (hiru haritz-orri) eta Ausardiagatiko domina (haritz-orri bat).