Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Jerónimo Martín
Pianoa
Jerónimo Martín (1974) musika klasikoa, jazza, inprobisazio librea eta konposizioa lantzen dituen musikari eklektikoa da. Bilboko "Juan Crisostomo de Arriaga" kontserbatorioan ikasi zuen pianoa, eta bertan amaitu zituen goi-mailako ikasketak. Jazzean lizentziaduna da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Musikenen.
Errezitaldiak eskaini ditu, bai bakarlari gisa, bai ganbera-musikako hainbat talderekin batera. Bere musika-jarduera konposizioaren eta inprobisazioaren eremuan ere garatzen du, bere jazz hirukote eta seikote propioen buru izanik, zeinekin bi disko argitaratu baititu: Piedraescrita (Errabal, 2006) eta Quinoa (Errabal, 2012). Bi proiektu horiekin hainbat jazzalditan parte hartu du, hala nola Donostiako Jazzaldian, Getxon, Salamancan eta Pragan (Txekiar Errepublika).
Hainbat antzerki eta dantza talderentzako musika ere konposatu du. 2015ean bere hirugarren diskoa argitaratu zuen, Capturas, pianoko inprobisazio bilduma batean oinarrituta.
Bilbao Musikan piano-teklatuen irakaslea da (eszedentzian), eta eskola horretako Big Banden sortzailea eta zuzendaria izan da bere lehen hiru ikasturteetan.
Musikaren irakaskuntzan sormen-metodologia berriak aplikatzeko interesa du, eta etengabeko ikerketa egiten du arlo horretan, irakasle eta interprete gisa. Horri esker, inprobisazio libreko eta gidatuko tekniketan (Conduction, Soundpainting eta Music for People, besteak beste) duen prestakuntza osatu du. Piano-jotzaile laguntzailea izan da "Juan Crisóstomo de Arriaga" kontserbatorioan 2016-17 eta 2017-18 ikasturteetan. Duela gutxi, bere laugarren diskoa argitaratu du, Durango Concert, 2016an Durangoko "Bartolome Ertzilla" Musika Eskolan egindako bat-bateko kontzertua osorik jasotzen duena. Gaur egun, Dantzertin, Euskadiko Arte Eszenikoen Goi Eskolan dantzako eta kantuko piano-jotzaile laguntzailea da.