Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

José Antonio García Sevilla

Tronpeta

José Antonio García Sevilla Albacete, 1976
Tronpeta ikasketak Rafael Peris irakaslearekin hasi zituen eta gero Valentziako “José Iturbi” Udal Kontserbatorioan jarraitu zituen Vicente López-ekin. Gaur egun Gaztela-Mantxako (Albacete) Goi-mailako Musika Kontserbatorioko irakasle lanak eta talde ospetsuetan egiten dituen kolaborazioak uztartzen ditu. Bere azken lanak Granada Hiriko Orkestran, Palma Hiriko Orkestran, Berlineko Estatuko Operan, Madrileko Udal Bandan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Cadaquéseko Orkestran, Valentziako Erkidegoko Orkestran eta Espainiako Orkestra Nazionalean izan dira. Grabazioak egin ditu Espainiako Orkestra Nazional Gaztearekin, Gustav Mahler Jugend Orchester-ekin, Cadaquéseko Orkestrarekin eta abarrekin, eta ganberako zenbait talderen ohiko kolaboratzailea da, eta bakarkako errezitaldiak eta emanaldiak egiten ditu.