Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Manuel Blanco y José Antonio García Sevilla

Tronpetak

Manuel Blanco y José Antonio García Sevilla Manuel Blanco, Tronpeta
Daimiel (Ciudad Real), 1985
Martin Baeza Rubio eta Jose María Ortí Soriano-rekin hasi zen tronpeta ikasten. Gaur egun Reinhold Friedrich nazioarteko kontzertistaren aholku musikalak jasotzen ditu. Zenbait lehiaketa irabazi ditu Xativan, Villenan, Calvián, Moixent-en eta Jeju-n (Hego Korea). 2011n ARD Music Competition ospetsua irabazi zuen Munich-en. 2006az geroztik tronpeta nagusia da Espainiako Orkestra Nazionalean. Tronpeta bakarlaria izan da hainbat orkestratan: Concertgebouw (Amsterdam), Gewandhaus (Leipzig), Radio France-ko Filarmonikoa, Gustav Mahler Jugend Orchester, European Youth Orchestra, Berlin Staatsoper, Filarmónica Arturo Toscanini, Orquesta Mozart Bologna, Orchestra Teatro alla Scala Milán, Orquesta Santa Cecilia de Roma. Ea zuzendari hauekin jo izan du: Claudio Abbado, Mariss Jansons, Rafael Frübeck de Burgos, Lorin Maazel, Christoph Eschenbach, Zubin Mehta, Daniel Barenboim, Yuri Temirkanov, Semyon Bychkov, Riccardo Chailly, Gustavo Dudamel, Andris Nelsons, Josep Pons, Juanjo Mena, David Afkham, Pablo Heras-Casado, George Pehlivanian, Markus Bosch, Antonio Méndez, Andrés Salado, Martin Baeza-Rubio, Charles Olivieri-Munroe… Kontzertista modura, orkestra hauekin jo du: Bavierako Irratiko Orkestra, Municheko Irratiko Orkestra, Municheko Ganberako Orkestra, Budapest Chamber Orchestra, Jeju Philharmonic Orchestra, Camerata XXI, Philarmonisches Orchester Würzburg en Mozarfest, Capella Symphonic Orchestra (St.Petersburg), Hofer Symphoniker, Niederrheinische Sinfoniker, Norddeutsche Philharmonie Rostock, Meatzaritzako Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, RTVEko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Valentziako Orkestra Sinfonikoa, beste askoren artean. 2017an bere lehen CD argiratu zuen DECCA etxearekin, ONE eta Josep Pons zuzendariarekin batera. 2018tik Madrileko Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolako irakaslea da.

José Antonio García Sevilla, Tronpeta
Albacete, 1976
Tronpeta ikasketak Rafael Peris irakaslearekin hasi zituen eta gero Valentziako “José Iturbi” Udal Kontserbatorioan jarraitu zituen Vicente López-ekin. Gaur egun Gaztela-Mantxako (Albacete) Goi-mailako Musika Kontserbatorioko irakasle lanak eta talde ospetsuetan egiten dituen kolaborazioak uztartzen ditu. Bere azken lanak Granada Hiriko Orkestran, Palma Hiriko Orkestran, Berlineko Estatuko Operan, Madrileko Udal Bandan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Cadaquéseko Orkestran, Valentziako Erkidegoko Orkestran eta Espainiako Orkestra Nazionalean izan dira. Grabazioak egin ditu Espainiako Orkestra Nazional Gaztearekin, Gustav Mahler Jugend Orchester-ekin, Cadaquéseko Orkestrarekin eta abarrekin, eta ganberako zenbait talderen ohiko kolaboratzailea da, eta bakarkako errezitaldiak eta emanaldiak egiten ditu.