Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Rubén Simeó
Tronpeta
Vigo, 1992
Atzerrian ospea duen tronpeta-jolea da eta 8 urte zituenetik sari handiak jaso ditu nazioarteko lehiaketa onenetan, hala nola Yamaha Madrid, Ciudad de Benidorm (Maurice André buru delarik), Porcia Italia, Maurice André Frantzia, Selmer Paris, Philip Jones, Gebwiller, Frantzia, Theo Charlier Belgika. Beti izan da edizio guztietako lehiakiderik gazteena.
Txikitatik hartzen du parte irrati- eta telebista-saioetan, hala nola TVE, Antena 3, Cuatro, Frantziako telebista, Radio France, Italiako telebista, Radio Clásicos, TV Tokyo, Beijing TV, Armenian TV... Aldi berean, mundu osoko herrialdeetan aritzen da bakarlari gisa, auditorio eta elkarte sinfonikorik ospetsuenetan.
Stuttgarten (Alemania), Kulturarako Europako Saria eman diote, kontzertuen ibilbide bikaina egin duelako.
Mundu osoan editatutako grabazioak egiten ditu etengabe, diskoetxerik onenekin, hala nola "Avex Classics" (Japonia), Siena Wind Tokio-rekin, Kanazawa Orkestra Sinfonikoarekin, hainbat talde sinfoniko, ganbera-orkestra, piano eta organo barrokorekin... eta berriki Grammy latinoetarako izendatu dute.
Gaur egungo konpositoreek ere errepertorio sinfoniko berriak estreinatzeko eskatzen diote.
Gaur egun, tronpeta kontzertista da mundu osoan, eta aldi berean pedagogoa eta irakaslea da Plasentziako Kontserbatorioan eta aldizkako eskola magistralak ematen ditu kontinente guztietan