Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

David Abellán

Bilboko Udal Musika Bandaren Bonbardinoa

David Abellán Bonbardinoa
Jumilla (Murtzia, 1987)
Jumillako "Amigos de la Música" Elkarteko Musika Akademian hasi zituen musika ikasketak. Murtziako "Julián Santos" (Jumilla) eta "Tomás Luis de Victoria" (Avila) kontserbatorio profesionaletan erdi mailako ikasketak egin zituen, Francisco González Hernández eta Daniel Férriz Azorín irakasleekin. Ondoren, Murtziako "Manuel Massoti Littel" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen, eta goi-mailako ikasketak Santiago Juanes Llorens irakaslearekin amaitu zituen. Hobekuntza-ikastaro ugari egin ditu, besteak beste, Vicente López, David Llácer, Juanjo Munera, Josep Burguera, Steven Mead, Pedro Manuel Delegido, Mel Culbertson, Miguel Vallés eta David Thornton irakasleekin.
Instrumentista gisa egindako ibilbidean zehar, "Yecla Hiria Tuben Eskolan" eta Murtziako Eskualdeko Banden Federazioko Bandan parte hartu du, eta Gasteizko Udal Bandaren, Bilboko Udal Bandaren, Yecla Hiria Tuben Eskolaren, European Union Wind Orchestraren, World Youth Wind Orchestra Project-en, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoaren, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren, Madrilgo Udal Bandaren eta abarren kolaboratzaile izan da. Perfekzionamendu ikastaroak eman ditu Espainiako geografia osoan eta Argentinan, eta "Jumilla Low Brass" jaialdiaren zuzendaria izan da 2012 eta 2017 urteen artean. Xátiva, Villena, Juventudes musicales de España eta Acordes Caja Madrid taldeen interprete gazteentzako lehiaketetan saritua izan da, eta Jumillako Udalaren Hypnos saria hezkuntza-lanari. 2016an, Audioart zigiluarekin eta Ginés Carrión musikagilearekin batera, bere lehen lan diskografikoa aurkeztu zuen, "Genteel Dances" izenekoa. Gaur egun Bilboko Udal Bandaren Bonbardinoko musikaria da.