Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Noa Lur
Abeslaria
BOBBY McFerrinek eta Macy Grayk beren kontzertuetarako aukeratu dute, eta Estoniako Nazioarteko “Nomme Jazz” Jaialdian Europako jazzeko ahots gazte onenetariko bat bezala saritua dago “Badakit” diskoagatik. Noa Lurek bikaintasunaren saria jaso du BBK Jazzen eskutik “Troublemaker” albumagatik eta Musika Bulegoa 2022 saria “GAUR” proiektuagatik.
Jazz abeslari bilbotar honek iTunes Jazzen lehen postua lortu du bere disko guztiekin, Jazz for Children proiektua barne. “Cuadernos de Jazz” aldizkari ospetsuak dioenez, “ahots oparo eta jostaria da, emakumezkoa, talentuduna, soinu-erregistro eta erregistro dramatikoetan zabala, xarmangarria eta zentzu ludiko finekoa, benetan liluragarria”.