Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Barcelona Clarinet Players

 BERRIKUNTZA, fusioa, diziplinartekotasuna edo pedagogia dira Barcelona Clarinet Players taldearen ildo sortzailea hobekien definitzen duten kontzeptuetako batzuk. Bere interpretazioen ezaugarri nagusiak kamera-lan zorrotza eta eszenaratze zaindu eta kementsua dira. Beren moldakortasunari eta proiektu-aniztasunari esker, nazioarteko jaialdi askotan parte hartzera gonbidatu dituzte, hala nola Ensems, Bernaola Jaialdia, CNDMko Serie Zikloa, Sirga Jaialdia edo l ‘Out-Side, Dallaseko Meyerson Symphony Center, Murchison Performing Arts Center, Valentziako Palau de Les Arts eta Palau de la Música, l’ ADDA, Madrilgo 400 Aretoa edo Bartzelonako l ‘Auditori aretoetan eta Europako zein Amerikako hainbat herrialdetan. Bakarlari gisa aurkeztu dira Lone Star Wind Orchestra (Dallas), North Texas Wind Symphony, Bartzelonako, Palmako eta Bilboko Udal Bandak, Ameriketako Banda Sinfonikoa eta Lleidako l ‘OJC taldeekin, besteak beste José Rafael Pascual Vilaplana, Salvador Brotons, Tim Reynish edo Eugene Migliaro Corporonen zuzendaritzapean.
Musika sortu berriaren aldeko apustuaren ondorioz, Arturo Márquez, Paquito D ‘Rivera, Daniel Freiberg, Victoriano Valencia, Rubén Dario Gómez, Edmundo Villani-Côrtes, Bernat Vivancos, Joan Magrané, Enric Palomar, Raquel García-Tomas, Carlos de Castellarnau, Josep Maria Guix, Núria Núñez Hierro edo José Manuel López Lópezen lanak estreinatu dituzte. Gainera, Pere Martinez kantaria edo Marco Mezquida piano-jotzailea bezalako musikari ezagunekin partekatu dute agertokia. Zazpi disko grabatu eta ekoiztu dituzte, eta denboraldi honetan “Panamericano”, klarinete laukoterako eta banda sinfonikorako jatorrizko sei lan berrirekin osatutako zortzigarren diskoa, aurkeztuko dute. BCPak Selmer eta Vandoren marka ospetsuen ordezkari dira eta Josep Abrilen jantziak dituzte.