Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Darío Sotelo

Zuzendaria

Darío Sotelo Sopros Brasileira Orkestrako zuzendaria São Paulo - Brasil
Brasil
Piano, biolin, biola eta orkestra-zuzendaritzako goi-mailako ikasketak ditu eginak eta haizezko orkestren eta banden zuzendaritza da bere espezialitatea. Orkestra Sinfoniko Paulistako kontzertinoa eta zuzendaria izan da, biolin eta biolako irakaslea Tatuiko Kontserbatorioan eta hango Ganbera Orkestrako zuzendaria. Londresko City Universityn ere egin ditu orkestra-zuzendaritzako ikasketak.
Hainbat jaialditan hartu du parte, hala nola, Campos de Jordão-ko Neguko Jaialdian, haizezko tresnen saileko eta banda-zuzendaritzako eskolen arduraduna izanik, eta Wattwill-eko (Suitza, 1988) Musika Brasildarraren Jaialdian, Brasilgo musikagileen obrekin, besteak beste.
Brasilgo musikari buruzko hitzaldiak emateko gonbidatu zuten Hungarian 2000. urtean; kontzertu bi eman zituen eta grabazio bat zuzendu Hungariako Irrati Estatalerako. Grabazioa Hudson Nogueiraren "Retratos do Brasil" obraren eta Villani-Côrtesen 1. sinfoniaren Europako estreinaldiarena zen.
2003an Musika Banden Valentziako (Espainia) Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiko kide izan zen. Kordobako (Argentina) Banda Probintzialak gonbidatu zuen urte berean Latinoamerikan estreinatzeko Vicente Monchoren "I heard you solemn pipes of the organ..." obra, gaur egun bandentzako musikaren arloan dagoen erreferenterik behinenetakoa.
Zortzi CD grabatu ditu guztira Sopros Brasileira Orkestrarekin eta Orkestra Sinfoniko Paulistarekin, Brasilgo musikagileen obrekin.
Banda Sinfonikoetako Musikagile, Moldatzaile eta Zuzendarien Tatuiko I eta II. Biltzar Hegoamerikarrak koordinatu ditu (2002an eta 2004an), baita Banda Militarretako Zuzendarien Tatuiko 1. topaketa ere.
Haizezko instrumentuetarako musika brasildarraren eta orkestra-zuzendaritzaren arloko aditu moduan hitzaldiak eman ditu Hezitzaile Musikalen Kentuckyko Biltzarrean, Minnesotako (Minneanapolis) Biltzar Estatalean eta Duluth-ko (Minnesota-EEBB) Unibertsitatean. Eskola magistralak eta hitzaldiak emateaz gain, orkestrak eta bandak zuzendu ditu mundu osoan, Hungarian, Paraguain, Argentinan EEBBetan, Espainian Ingalaterran, Hegoafrikan eta, batez ere Brasilen. Bere ardurapekoa da bandetarako trebakuntza-programa, eta horrekin São Pauloko estatu osotik dabil.
Azken urteotan harreman estua du Brasilgo zenbait musikagile eta moldatzailerekin, enkarguen, ikuskapenen, edizioen eta obren aurreneko entzunaldien bidez, baita Soprosko Orkestrarekin eta Orkestra Sinfonikoarekin ere. Horien artean aipatzekoak dira Hudson Nogueira, Antonio Carlos Neves Campos, Sérgio Vasconcellos - Correia, Edson Beltrami, Edmundo Villani - Cortês, Mario Ficarelli, etab....
Gaur egun Sopros Brasileira Orkestrako zuzendaria eta Tatui-ko (São Paulo - Brasil) Kontserbatorioko Orkestra-zuzendaritzako irakaslea da.