Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Bilbao Musikako "Gazte" abesbatza

 Bilbao Musikako Gazte Abesbatza Maite Olmosek zuzentzen du, eta hogeita hamar gaztek osatzen dute, 14 eta 24 urte artekoak. Musika Eskolaren kontzertuetan parte hartzen du, BAEren kontzertuen zikloetan Bizkai osoan, eta ongintzako kontzertuetan eta kontzertu instituzionaletan. Bilboko udal bandekin batera kolaboratu du, Bilboren erorketaren 80.urteurreneko kontzertuan eta Gernikaren bonbaketaren urteurrenekoan.
Nabarmentzekoa da “Humanity at Music” disko-liburuaren grabaketan egin zuten ekarpena, OSErekin batera, Basque Culinary Center-en, eta Fair Saturdayren inaugurazioko ikuskizunean (2018 eta 2019) parte hartzea, Bilbao Arenan, 1.000 artista baino gehiagorekin, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Modu berean, Parisen (Eurodisney), Lourdeseko santutegian, Bordeleko Saint-Pierre elizan, Vienako Udaletxean, Calpeko udako musika jaialdian eta Montjuic-en (Bartzelona) aritu dira, besteak beste.