Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Gorka Hermosa
Akordeoia
Pablo Zingerrek (Piazzollaren pianista ohia) esan zuen: “Gorka Hermosaren musikak txundituta utzi ninduen haren originaltasunagatik, atmosferagatik eta birtuosismoagatik: crossover hitza errealitate bizi bihurtzen du. Oso musikari trebea da, oso hurbiletik begiratzeko modukoa”. 1976an jaio zen Urretxun (Euskal Herria), eta oso musikari polifazetikoa da: soinujolea, konpositorea, irakaslea, idazlea, editorea, etab. Gorka Hermosa izan zen orkestra sinfoniko batekin bakarlari gisa jo zuen lehen akordeoi jotzailea (Espainiako Irrati eta Telebistako Orkestra Nazionalarekin, 12 aldiz baino gehiagotan beste orkestra batzuekin jo ostean), sarritan agertzen da Espainiako irrati eta telebista saioetan eta Europa osoan zehar kontzertuak ematen ditu (Finlandia, Norvegia, Estonia, Alemania, Eslovenia, Suitza, Frantzia, Italia, Portugal eta Espainian).
Espainiako konpositoreen akordeoirako 20 obra baino gehiago estreinatu ditu. Flamenkoa, fadoa, folka, pop-rocka, jazza, technoa, fusioa eta beste hainbat musika estilo ere jo ditu, hainbat musikarekin, besteak beste, Paquito d ‘Rivera, Javier Peixoto (Madredeus), Pablo Zinger, Ara Malikian, La Mari (Chambao), Luis Auserón (Radio Futura), Carmen París, José Luis Montón, Germán Díaz, Baldo Martínez, Carlos Soto (Celtas Cortos), Nacho Mastretta, India Martínez, etab. Konpositore klasiko gisa, bere lanak, askotan, bost kontinenteetako musikariek interpretatzen dituzte, horien artean, akordeoi lehiaketa garrantzitsuenetako irabazleetako batzuk (Grayson Masefield, Dorin Grama, Alexander Verettenikov, Iñigo Aizpiolea, Martinas Levickis, Julien Gonzales,...) eta beste hainbat interprete ezagun, hala nola Alexander Selivanov, Yulia Amerikova, Helmut C. Jacobs edo Renzo Ruggieri. Munduko Kontserbatorio garrantzitsuenetako (Mosku, Londres, Pekin, Shangai...) graduazio-azterketetan ere erreproduzitu dira bere lanak. 3 CD propio argitaratu ditu, gehienak bere konposizioekin, eta 20 kolaborazio diskografiko baino gehiago egin ditu.
Akordeoiaren inguruko 4 liburu idatzi ditu eta akordeoiaren historiari buruzko hitzaldiak eman ditu Mazedonian, Italian eta Espainian. Gaur egun, Santanderko “Jesús de Monasterio” Musika Kontserbatorioko akordeoi irakaslea da.