Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Hadrian Avila Arzuza
Zuzendaria
Argentina - Cordobako Probintziako Banda Sinfonikoaren Zuzendari Artistikoa
Barranquilla (Kolonbia)
Oso gazterik hasi zen musika-eskolak hartzen bere jaioterrian, Barranquillan. Musikan lizentziatu zen enfasiarekin pianoan Caliko Valleko Unibertsitatean (Kolonbia). Orkestra Sinfonikoen eta Operen zuzendaritzako ikasketak (1994-2000) San Petesburgoko (Errusiar Federazioa) Rimsky-Korsakov Kontserbatorioan egin zituen eta Ohorezko Diplomarekin graduatu zen.
San Petesburgoko Opera eta Balleteko Kirov Antzokiko Zuzendari, Moskuko Bolshoi Antzokiko Zuzendari eta Erresuma Batuko BBC Orkestrako Zuzendari Gonbidatua den Alexander Titoven Zuzendaritza Sinfinikoko eskoletan hartu zuen parte. A. Titoven eskolako laguntzaile izendatu zuten 1999an.
Opera Zuzendaritza ikasi zuen Margarita Heifetz Errusiar Federazioko Artista Emerituaren tutoretzapean, bere laguntzaile arituz C. Gounod-en Fausto, P. Tchaikovskyren Evgeni Oneguin eta Pikovaya Dama eta Mozarten Figaroren Ezteiak operak eszenaratzean. Errusiar Federazioko Musikagileen Batasuneko kide den Arkadi Agababov izan zen bere orkestazio-maisua. Zenbait zuzendariren irakurketa eta entseguetan egoteko aukera izan du, hala nola, Claudio Abbado, Georg Solti, Seizi Osawa, Valeri Gergiev, Maris Lansons eta Yuri Temirkanovenak.
20 urte zituela zuzendu zuen aurrenekoz San Petesburgoko Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoa. Aurtengoa da jarraiko seigarren urtea eurekin lanean diharduena.
Orkestra hauek zuzendu ditu: "Klassika" San Petesburgoko Estatuko Sinfonikoa, Tomsk-eko Filarmonikoa, Konisberg-eko (Kaliningrado) Sinfonikoa, Rachmaninov Musika Institutuko Orkestra, Rimsky-Korsakov Opera eta Ballet Antzokiko Orkestra, Moskuko "Cantus Firmus" Ganbera Orkestra, Buenos Airesko Filarmonikoa, Sao Pauloko (Brasil) Estatuko Sinfonikoa, Cordobako (Argentina) Probintziako Sinfonikoa, Bahía Blancako (Argentina) Probintziako Sinfonikoa, Kubako Sinfoniko Nazionala,Concepcioneko (Txile) Orkestra Sinfonikoa, Campos de Jordao-ko (Brasil) Jaialdiko Orkestra Akademikoa eta ULBRAko (Brasil) Ganbera Orkestra.
2000ko ekainean San Petesburgoko Opera eta Ballet Antzokian egin zuen debuta G. Verdiren "La Traviata" zuzenduz eta arrakasta handia lortuz.
2001ean finalista aukeratu zuten Kolonbiako Kultura Ministerioak antolatutako Orkestrako Zuzendari gazteen Lehiaketa Nazionalean. Kolonbiako Caucako Unibertsitateko Orkestra eta Banda Sinfonikoaren Zuzendari Titularra (200-2001). Caliko Arte Ederretako Orkestra Filarmonikoaren Zuzendari Titularra (2001-2004). Kolonbiako Cauca Bailarako Banda Sinfonikoaren Zuzendari Titularra (2001-2004).
Bera da bakarra bi urte jarraian izendatu dutena ikasle aktibo moduan Charles Dutoit Maisuaren eskola magistraletarako Buenos Airesko Colon Antzokian (2003ko eta 2004ko ekaina). Zuzendari handi horrekin Igor Stravinskyren eta Frantziako musikaren interpretazioan sakondu du.
2005eko otsailean Sao Paulon (Brasil) egin zen Orkestra Zuzendaritzako I. Latinoamerikar Lehiaketan zuzendari finalista izendatu zuen epaimahaiak.
2005eko uztailean Kurt Masur maisu ospetsuaren ikasle aktiboa izan zen Brasilgo Sao Pauloko Campos de Jordaoko Neguko Jaialdian eman zituen maisu-eskoletan. Jaialdi berean Roberto Minczuk maisuaren Zuzendari Laguntzaile aritu zen Philip Glassen "The fall of the house of Usher" opera abangoardistan.
Ikasketak Errusian egiteak aukera eman zion sakonean ezagutzeko hango musikaren tradizioak eta interpretazio-estiloak.
Latinoamerikako konpositoreen musikaren zabaltzailetzat du bere burua.
Gaur egun Cordobako Probintziako Banda Sinfonikoaren Zuzendari Artistikoa eta Gustavo Plis-Sterenberg Maisuaren Laguntzailea da Cordoba eta Bahia Blancako (Argentina) Orkestra Sinfonikoetan.