Kolaborazioak
Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak
Vicente Joaquín Castelló García
Tuba
Vall d'Uixó (Castelló)
Hiri horretako Arte eta Kulturaren Ikasketa Zentroan hasi zituen bere estudioak. Valentziako Erdi-mailako Kontserbatorioan ikasi eta Tenerifeko Santa Cruzeko Goi-mailako Kontserbatorioan amaitu, ohorezko saria lortuta tubako espezialitatean. 19 urte zituela ofizialorde musikariaren plaza eskuratu zuen Lur eta Aire Ministerioko bandan. Bere ibilbide profesionalean tuba-jotzailerik onenekin trebatu da: Roger Bobo, Sam Pilafiam, Melt Culbertson, Warren Deck, Walter Hilgers, Jon Sass, Gene Pokorny, James Gourlay, etab…
Estatuko orkestra sinfonikorik onenekin jardun du: Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoarekin, Gaztela eta Leoneko Orkestra Sinfonikoarekin, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, Madrileko Orkestra Sinfonikoarekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin.
Sariak jaso ditu lehiaketa hauetan: 1. saria "Ciutat de Manresa" lehiaketan, Pozo Blancoko (Kordoba) Ganbera Musikakoan eta Tenerife Hiria Musika Interpretaziokoan. 2. saria Moers-eko (Alemania) Nazioarteko Lehiaketan eta "Paper de Música" (Bartzelona) Ganbera Musikakoan. Finalista geratu zen Municheko (Alemania) Nazioarteko Lehiaketa ospetsuan.
Jarduera sinfonikoaz gain, irakaskuntza arlokoetan ere badihardu, ikastaroak eta master-classak eginda Espainian eta Espainiatik kanpo. Gaur egun IBERBRASS metal-boskoteko kidea da eta tuba-jotzaile bakarlaria Madrileko Erkidegoko Orkestra Sinfonikoan eta Madrileko Udaleko Banda Sinfonikoan.