Kolaborazioak

Udal Bandaren Irakasleak
Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

José Miguel Rochina

Bilboko Udal Musika Bandaren Tuba

José Miguel Rochina Bugarra (Valentzia), 1974
Bugarran (Valentzia) jaioa, musika-ikasketak bere sorterrian hasi zituen Unión Musical ikastegian. Ribarrojako (Valentzia) musika Kontserbatorio profesionalan egin zituen erdi-mailako ikasketak, Carmelo Albenca irakaslearekin eta tubako espezialitateko erdi-mailako ohorezko saria eskuratu zuen.
2003an Goi-mailako ikasketak Valentziako Joaquín Rodrigo Goi-mailako Musika kontserbatorioan egin zituen, José Manuel Miñana jaunaren zuzendaritzapean, eta epaimahaikideek aho batez erabaki zuten karrera-amaierako ohorezko saria ematea. Valentziako Elkarte Musikalen Federazioak ematen duen Musikaren EUTERPE saria jaso zuen. Gero, ikasketa gehiago egin zituen David Llácer maisuarekin (Valentziako Orkestrako tuba bakarlaria). Zenbait hobekuntza-ikastaro eta masterclassak egin ditu, besteak beste, José Manuel Redondo, Luis Gimeno, Lorenzo Rodrigo, Miguel Navarro, Mel Culbertson, Roger Bobo, Jens Bjorg Larsen eta Sergio Finca irakasleekin.
Hainbat talderekin jardun izan du, hala nola, Valentziako Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalak, Euskadiko Orkestra, Extremadurako Orkestrarekin, Donostiako “Musikene” Goi-mailako Kontserbatorioko orkestrarekin, Euskadi Brass metal-instrumentuen taldearekin, Madrilgo Udal Bandarekin eta Palma de Mallorcako Udal Bandarekin besteak beste. Bilboko Euskalduna Auditorioan, Bilboko Udal Bandak lagunduta, 2011n Eduardo Noguerolesen "The world of dreams" tuba eta bonbardinozko kontzertu bikoitza estreinatu zuen, 2018an Edward Gregsonen Tuba eta Bandarako Kontzertua interpretatu zuen, 2020an "Overhauled Music" obra interpretatu zuen bakarlari gisa tuba eta bonbardinorako, Ginés Carrión Espí murtziar konpositorearen jatorrizko partitura (Jumilla, 1980), eta 2023an "YORICK" obra estreinatu zuen, Ginés Carrión murtziar konpositorearen flautin, tuba eta banda sinfonikorako fantasia. 2012an artista gonbidatua izan zen Linz-en (Austria) ospatu zen International Tuba and Euphonium Conferencean (ITEC). Irakasle gonbidatu gisa ikastaroak egin ditu Burgosen, Magallon Hirian edo JUMILLA LOW BRASS jaialdiaren bosgarren edizioan. 2016an eta 2017an irakasle gonbidatua izan zen Laredon (Kantabria) egiten den tuba eta bonbardinoen topaketan.
Gaur egun, tuba bakarlaria da Bilboko Udalaren Bandan