Egitaraua

  • 2025/1/10
  • J. C. ARRIAGA KONTSERBATORIOA
  • 18:30
Bilbao Musika concierto banda

Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. Orkestra Zuzendaritzako IX. Topaketen amaiera - Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Saria

Zuzendaritza: Ikasle finalistak
Lankidetza: Miguel Etchegoncelay, Irakasle gonbidatua
José Rafael Pascual Vilaplana, Bilboko udal bandako zuzendaria eta koordinatzailea

EGITARAUA
ISABELLA (Obertura de la ópera, 1869) - Franz von SUPPÉ (1819-1895) / Mold.: M. Etchegoncelay
OVERTURE RYTHMIQUE (1963) - Eugène BOZZA (1905-1991) / Mold.: M. Etchegoncelay
VIENTO DEL PUEBLO (Documental Sinfónico, 1992) - Juan E. CANET TODOLÍ (1961)
PAGAN DANCES op.70 (1987-1991) - James BARNES (1949)
  1. Ritual
  2. Mystics
  3. The Master of the Sword

EGITARAUARI BURUZKO OHARRAK
Bilbao Musika Zuzendaritzako Topaketen bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. Aurreko urteetan hainbat maisu gonbidatu izan ditugu: Johan de Meij, Jan van der Roost, Franco Cesarini, Thomas Doss, Bert Appermont, Douglas Bostock, Isabelle Ruf-Weber eta Timothy Reynish. Oraingo honetan, Miguel Etchegoncelay maisu argentinarra, Estrasburgoko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea izango dugu irakasle gonbidatu eta zuzendaritza lehiaketako epaimahaiburu.
Topaketen amaierako kontzertuaren programa maisu gonbidatuak berak bandarako egindako moldaka birekin hasiko da. Lehenik eta behin, Franz von Suppé (Split, 1819- Viena, 1895) austriar konpositore ezagunaren obertura preziosista bat entzungo dugu. Isabella ekitaldi bateko opera komikoa da, Offenbachen estiloan. Vienako Carl antzokian estreinatu zen, eta partiturak XIX. mendearen amaierako estilo espainolistaren eragin nabarmena dauka, Austriako bals-aren giro nahastezinarekin nahastuta. Bestalde, Eugène Bozza (Niza, 1905 - Valenciennes, 1991) frantziar maisuaren eskutik, 1934an konposizioaren Erroma saria jaso zuena, Overture Rythmique (1963) entzungo dugu, bere lan mitikoetako bat, haize- eta perkusio-orkestrarako pentsatua; proposamen birtuosistikoa da Etchegoncelay maisuak gaur egungo organologia-hizkuntzara egokitu duen lengoaia bandistikorako.
Juan E. Canet Todolí (Puerto de Sagunto, 1961) azken urteotako konpositorerik pertsonalenetako bat da eta bere ekoizpenak musika borrokalaria aldarrikatzeko irrika kontziente eta gardena azaleratzen du, Shostakovichen estilorik garbienean. Ideia hori modu nabarmenean transmititzen da Miguel Hernandez (1910-1942) Orihuelako poetak1937an idatzitako izen bereko poemategian oinarritutako Viento del Pueblo (1992) dokumental sinfonikoan. Lan kontrapuntistiko zehatz baten bidez, bertsoen sortze-aldiari dagozkion hainbat aipu biltzen ditu lanak, hala nola Internazional Sozialista, armada errepublikanoaren No pasarán eta Shostakovitxen berezko estilo nazionalista sobietar nonahikoa. Partitura 1992an estreinatu zuten Alacanten, Miguel Hernandezen heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko urtean.
James Barnes (Oklahoma, 1949) garai guztietako musika bandistikoaren egile emankor eta moldakorrenetako bat da. Pagan Dances lanarekin, banda sinfonikorako lau lan "primitiboren" zikloa osatzen du: Visions Macabres (1978), Invocation and Toccata (1980), eta Torch Dance (1984). Lan horiek guztiek oso disonanteak diren konbinazio harmonikoak, material melodiko errepikakorra eta erritmo eroalea erabiltzen dituzte, banda sinfonikoaren botere izugarria eta kolore konbinazio dramatikoak erakusteko asmoz. Dantza paganoei buruzko suiteak historiaurreko ametsezko eszena bat irudikatu nahi du, balleteko eszena bat balitz bezala. Adoratzaileen sarrerarekin hasten da, jainko idoloaren aurrean dantza erritual bat eginez. Mistikoak edo apaiz gorenak agertzen dira, sorginkeriak gogoratzen dituztenak eta adoratzaileen aurrean aztikeriazko balentriak egiten dituztenak. Bat-batean, ezpataren maisua sartzen da, aldarean sakrifizio bat eginez amaitzen den dantza basatia eginez. Kontrapuntuan aberatsa den lengoaia batekin eta eskalistika anitzekin irudikatutako istorioak, Barnesen sormen lanbidea agertzen dutenak.
José R. Pascual-Vilaplana