Egitaraua

  • 2022/9/23
  • AZKUNA ZENTROA
  • 19:00
Bilbao Musika concierto banda

Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua. "Argi eta iluntasun-espazioak"

Zuzendaritza: Mario Ortuño Gelardo, ORKESTRAKO ZUZENDARITZARI BURUZKO VI. TOPAKETEN irabazlea

EGITARAUA
TWILIGHT (Preludio para banda sinfónica, 2011) - Roque BAÑOS (1968)
SYMPHONY Nr.1 "THE LORD OF THE RINGS" (1989) - Johan de MEIJ (1953)
  1. Gandalf - The wizard (El mago)
  2. Lothlórien - The Elvenwood (El bosque encantado)
  3. Gollum - Sméagol
  4. Journey in the dark
    • Las minas de Moria
    • El puente de Khazad-dûm
  5. Hobbits

PROGRAMAREN GAINEKO OHARRAK

Alderatzea beti izan da energiaren motorra. Argia izan da, badelako eta ezagutzen dugulako iluntasuna, eta alderantziz. Musikarekin, alderatzeak egiteko eremuak ezarri ahal dira, dikotomia hori agertzen laguntzeko.
Gaurko egitarauan, Bilboko UB, Mario Ortuño Gelardo ORKESTRA ZUZENDARITZAKO VI. TOPAKETEN irabazlea duela zuzendari, menturatuko gara soinu bidez agertzera Murtziako Roque Baños (Murtzia, 1968) musikagilearen Twilight obraren ilunsentiko argia. Beste alde batetik, pentagrametara bihurturik agertuko zaigu The Lord of the Rings (Eraztunen ugazaba, 1955) eleberria irakurtzeak dakarren ilun-argien eta argi magikoen unibertsoa, Johb R.R. Tolkien (1892-1973) idazlearen eleberrian oinarritutako lehenbiziko partituretako batean, zeina Johan de Meij (Voorbung, 1953) konposatzaile herbeheretarrak ondu baitzuen. Bi musikagile horien lengoaiak, zeinek bere eraginekin eta zein bere eremutik, bat datoz, irudiekin pentsatutako musikaren adiera hertsitik begiratuta. Roque Baños da zinema-musikako konposatzailerik ospetsuenetako bat gaur egun: hiru Goya irabazi ditu soinu-bandarik onenaren sailean, eta film askotako musikaren egilea da, hala nola Alatriste, Las trece rosas, Los crímenes de Oxford; gaurko kontzertu honetan, bandarendako preludio bat proposatzen digu, non igarri ahal baitzaio haren sormen-ofizioari, hein batean haren zinemako musikaren konposatzailearen jardueraren eragina duela, baina baita haren sorterri Jumillaren banda-tradizioaren eragina ere. Beste alde batetik, Johan de Meij-ek, bere opus 1 izeneko lanean, banda-musikaren historiako pasarterik ospetsuenetako batzuk eskaintzen dizkigu. Opus 1 hori sortu arte, ez zen inoiz izan ez bandarako jatorrizko obra hain luzerik, ez eleberri batean oinarriturik eta programa eta kontakizun gisako sormen-plan baten araberakorik. Tolkienen eleberriko pertsonaiak eta deskribatzen dituen giroak, obra honetan, gainez egiten duten irudimenezko nota bihurtzen dira, ñabarduretan, misteriotan eta gaien arteko loturetan oso joria den soinu-paleta batean; alegia opera instrumental txiki bat. Partitura honekin, De Meij-ek Sudler sari ospetsua irabazi zuen 1989an, John Philip Sousa Foundation delakoak ematen duena. Sari honek abiarazi zuen musikagilearen nazioarteko karrera, eta, gaur den egunean, bera da banda-musikako egilerik interpretatuenetakoa mundu osoan.
Konposatzen ari denaren gogoan ideia adierazkor bat finkatzen delarik, baliabide teknikoak garatzen dira harengan, entzuleari sentsazio planifikatu bat agertu ahal diotenak. Musikaren magiak lortzen du gainerako guztia, eta, askatasunean, erreakzioak eragiten , ezin bestela izan.
José R. Pascual-Vilaplana