Plan pedagogiko orokorra
1. Sarrera
LOGSE legea ezarri zenetik, musikaren irakaskuntza zentro mota bitan ematen da: kontserbatorioak, irakaskuntza arautua ematen duena eta etorkizuneko profesionalei zuzendutakoa, eta musika-eskolak, non irakaskuntza ez baita arautua eta prestakuntza praktika ematen baita, edozein adinetako zaleentzat; gainera, ikasketa profesionalak egiteko orientazioa eta prestakuntza izan daiteke bokazio eta gaitasun berezia erakusten dutenentzat. Irakaskuntza arautu guztiak, derrigorrezkoak izan ala ez, curriculumaren oinarrizko diseinu baten edo antzeko dokumentu baten inguruan eratzen dira. Hezkuntzako agintariek egiten dute eta bertan jasotzen dira antolaketa (mailak, zikloak edo ikasturteak), emango diren ikasgaiak, bakoitzak izango duen denbora eta helburuen eta gutxieneko edukien oinarrizko curriculuma. Musika-eskolen kasuan ez dago mota horretako dokumenturik eta, horregatik, eskola bakoitzak barruko erregimeneko arautegia izan behar du eta horren barruan plan pedagogiko orokor bat sartu behar da. Gure arautegian, beraz, hauez zehazten dira: ikasturteen antolaketa, ematen diren ikasgaiak eta bakoitzaren denbora. Gure irakaskuntzaren eskaintzaren inguruko gainerako alderdiak, adibidez ikasgai bakoitzaren helburuak eta eduki zehatzak, irizpide metodologikoak edo ebaluazioko irizpideak, eta abarrak, ikastetxeko irakasleek aldian-aldian egiten eta berrikusten duten agiri honetan jasotzen dira. Hala ere, hemen dago ikasgaiei eta horien antolaketari buruzko informazioa, arautegitik aterata, irakaskuntza-sistema behar bezala ulertu ahal izateko, beste agiri batzuk erabili barik. Horrexegatik sartu dira arautegian adierazitako ikastetxearen helburu orokorrak.
2. Helburu orokorrak
2.1. Ikastetxeko helburu orokorrak
Hauek dira musika-eskoletako helburuak, Eusko Jaurlaritzaren dekretu arautzailean eta ikastetxearen Plan Pedagogiko Orokorrean jasota daudenak:
- Gizarteak luze-zabal eskatzen duen musika-kultura praktikoari erantzuteko dira, hain zuzen musikazaleak horren bidez bere burua hobetzea eta bere kultura eta adierazpidearen altxorra handitzea bilatzen baitu, bere buruarekin eta inguruarekin oreka haundiagoa izateko.
- Arautu gabeko eta funts-funtsean praktikoa den musika-irakaskuntza eskaintzeko dira, batez ere taldekako musika egin ahal izateko.
- Ondorioz, ikaslearen partaidetza eragilea sustatu behar da batetik, bai bakar-lanean eta bai taldean, eta bestetik ikastetxearen eta berau errotuta dagoen gizartearen arteko loturak. Norberarengan hasi eta, gizartera hedatu gabe, bertan amaitzen den ikasketak galdu egiten ditu ikasketak egiteko dauden arrazoi batzuk.
- Musika kontuak orokorrago ulertu ahal izateko ezinbesteko diren gutxienezko gai teorikoak emango dira, eta hasteko behintzat, ikasleak gaiak sakonago jakiteko premia duen heinean berak horrela eska dezanean emango ere.
- Adina kontuan izan gabe eskainiko da zerbitzu hori, hasi haurretan eta zaharrak barne.
- Musika-jardueren artean dauden aukera guztiak eskaintzea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradizioan oinarritutakoa, herrikoia, joera desberdinetakoa, rocka, jazza, elektronikazko musika, e.a.
- Irakaskuntzako egitarauak ikaslearen interesari, emanari eta martxari egokitu zaizkie, baina, ikasleek ere, beroiek jasotzen dituzten irakaskuntzei probetxu egokia ateratzeko gutxienezko baldintzak bete behar dituztela ahaztu gabe. Azken batean, euren eskaintzaren plana egiterakoan askatasuna eta autonomia daukate, ikaslearen interes eta gaitasunetara hobeto egokitzeko.
- Estilo guztietako musikak entzuteko gogoa indartzea eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan eta bai herritarrengan.
- Irakaskuntzako tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak eten gabe hobetuz eta egunean jarriaz.
- Euren gaitasuna eta interesa direnak direlako, araututako irakaskuntzetara sartzeko baldintzak bete eta asmoa agertzen duten ikasleei prestakuntza sakonagoa bideratzea eta ematea, mintegi hauetatik sortutako ikasle gogotsu eta gaituez hornituko baitira araututako musika-irakaskuntzetarako ikastetxeak.
- Herriko eta eskualdeko musika-tradizioak bildu, tajutu eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura-nortasunaren gune bilakatuz.
- Beste Musika-eskolekin lankidetzan aritzea, Herrialdean, Euskadin, Espainian eta Europan, irakaskuntza metodologiak, ikasleak eta irakasleak elkarren artean trukatzeko, jarduera batzuk batera egiteko, antolaketa eta jardutzeko ereduen berri elkarri emateko, e.a.
- Herriko musika-kulturan eragin baikorra izatea, ez bakarrik ikasleen prestakuntza lortuaz, baizik eta musika-taldeen jendaurreko etengabeko jarduera bidez gizartean musika zabaltzeko zuzeneko ekintzak landuz.
2.2. Ikasleengan garatu beharreko gaitasunak
Eskolak eskaintzen dituen irakaskuntzak ikasleengan gaitasun hauek garatzen lagunduko dute:
- Musikak, herrien eta pertsonen legoaia artistiko eta kultur adierazpen gisa duen garrantzia kontuan hartzea.
- Aro eta estilo desberdinetako musika ezagutzea, interpretatzea eta gozatzea.
- Musikaren hizkera eta bere terminologia zehatza ezagutzea. Partiturak eta, egoki bada, musika idazteko beste modu batzuk (zifratuak, tablaturak, etab.) irakurtzen eta idazten gai izatea.
- Buruz jotzea eta dagokion mailan inprobisatzea, instrumentu bakoitzaren helburu zehatzen arabera.
- Bere instrumentuaren errepertoriorik garrantzitsuena zein den jakitea, aro eta estilo desberdinetan.
- Musika-lanak entzuten gozatzea, komunikazio modu bat diren neurrian eta aberaste kulturalerako eta plazer pertsonalerako iturri diren heinean, gustu musikalak zabaltzeko eta dibertsifikatzeko.
- Musika taldeka interpretatzea, beste ahots edo instrumentu batzuk entzutera ohituz eta multzora egokituz.
- Musika jendaurrean interpretatzea.
- Bere burua entzutea eta kritikatzea.
- Musikaren kalitatea bere barne-balioekiko aztertzea eta modu kritikoan baloratzea.
3. Hezkuntza-eskaintza
Eskolako hezkuntza-eskaintzaren barruan Musika eskoletako 2., 3. eta 4. mailak sartzen dira eta dekretu arau-emailean (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eskolak sortzeko eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituena) adierazitako adar guztiak: kantuko adarra, musika instrumental sinfonikoaren adarra, musika instrumental eta dantza tradizionaleko adarra, hainbat joeratako adarra: jazza, rocka, popa, musika elektronikoa, eta instrumentu polifonikoen adarra
Gure eskolan ikasten hasteko gutxienez zortzi urte izan behar dira (edo zazpi, ikasturtea hasten den urtean zortzi egiteko), horixe baita 2. maila hasteko ezarrita dagoena. Orduan hasten da instrumentua eta musika hizkuntza ikasten. Lehen maila, edo kontaktuzkoa, 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako prestakuntza, ez da gure eskolan ematen.
3.1. Ematen diren ikasgaiak
ESPEZIALITATEAK
Irakaskuntza nagusia da. Instrumentua edo kantua dira ikasleen adierazpen musikala. Eskolan dagoen eskari handia eta eskaintza urria kontuan hartuta, pertsona bakoitzari espezialitate bakarra eskaini diezaiokegu.
Hauek dira Eskolan egin daitezkeen espezialitateak:
- Akordeoia
- Alboka
- Bateria
- Baxu elektrikoa
- Bibolina
- Biola
- Biolontxeloa
- Bonbardinoa
- Dultzaina
- Fagota
- Flauta
- Gitarra
- Gitarra elektrikoa
- Kantua
- Klarinetea
- Kontrabaxua
- Oboea
- Perkusioa
- Pianoa
- Saxofoia
- Teklatuak
- Trikitixa
- Tronboia
- Tronpa
- Tronpeta
- Tuba
- Txistua
OSAGARRIZKO IKASGAIAK
- Analisia
Ikasgai honen helburua musikaren ezagutzan sakontzea da, bere elementuak aztertuta: altuera, erritmoa, forma, etab. Era berean, elementu horiek zelan lantzen diren edo zelan landu diren leku eta historiaren une desberdinetan aztertuko da. - Dantza Tradizionala
Irakasgai honetan gure inguru kulturaleko oinarrizko koreografien erritmoak eta egiturak jorratzen dira. Berrikuspen zabala egiten zaio plazako errepertorioari, kontuan hartuta egitura erritmikoak, aldaerak, apaindurak…Inprobisazioa lantzen dugu musikaren ikuspegi pertsonalean oinarritutako sormen-tresna bezala. - Harmonia eta inprobisazioa
Ikasgai honetan musika hizkuntzaren zenbait arlotan sakontzen da, akordeen eta eskalen azterketa eta euren arteko harremanak, inprobisazioa esaten diogun adierazpen musikalaren arlo hori garatzeko behar diren ezagutzak emateko. - Informatika musikala
Ikasgai honetan musikariarentzat erabilgarri izan daitezkeen tresna informatikoak erabiltzen ikasten da: partituren editoreak, sekuentziatzaileak, etab. Ikasgaia egiteko beharrezkoa da ordenagailua eta Windows erabiltzeko oinarrizko ezagutzak edukitzea. - Korua
Koruan parte hartzea ikasle guztien eskura dagoen aukera da. Eskolak zenbait talde antolatzen ditu izena eman duten pertsonen, adinen edo maila musikalaren arabera. - Musika Hizkuntza
Bere izenak adierazten duen moduan, musikaren hizkuntza ikasten da: bere elementuak, zelan irakurtzen eta idazten den, bere arauak, etab. Gure eskolan derrigorrezkoa da eskaintzen diren lau ikastaroetatik gutxienez bi egitea. - Inprobisazioa tailerra
- Perkusio Tradizionala tailerra
- Talde instrumentala
Taldeko musika praktikatzeko ezarri den ikasgaia da. Talde mota desberdinak daude: Akordeoi-taldea, banda, gitarra-taldea, konboa, orkestra, piano jo lau eskuz, txistu taldea ... Eskolak banatuko ditu ikasleak talde batean edo bestean, jotzen duten instrumentuaren arabera.
Oharra: hurrengo ikasgaietan, analisia, harmonia eta inprobisazioa, informatika musikala, inprobisazio tailerra eta talde instrumentala, aurreko ezaguerak edukitzea beharrezkoa da.
ZENTROAK
- LA GALERA: Sorkunde 8 (Solokoetxe) // Santutxu - Karmelo / Zazpikaleak - Unamuno
- DEUSTO LHI: Blas de Otero 66 (Deusto) // Deusto - Iruña
- INDAUTXU LHI: Manuel Allende 28 (Indautxu) // Indautxu - Areilza
- VIUDA DE EPALZA LHI: Tiboli 5 (Castaños)
- PIO BAROJA LHI: Gabriel Aresti 1 (Basarrate-Txurdinaga) // Basarrate
3.2. Irakaskuntzaren Antolamendua
| 2. Maila | 3. Maila | 4. Maila | ||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Instrumentua edo kantua |
1º | 2º | 3º | 4º | 5º | 6º | 7º | 8º | 9º | 10º | 11º | 12º |
|
Koru edo instrumento-taldea |
Instrumentu- taldea (hautazkoa) |
Instrumentu-taldea(nahitaezkoa) |
Instrumentu-(nahitaezkoa)
|
|||||||||
| Korua | Korua | Korua | ||||||||||
|
Musika hizkuntza |
1º | 2º | 3º | 4º | ||||||||
| Dantza Tradizionala | 6 kurtso | |||||||||||
|
Perkusio Tradizional tailerra |
kurtso mugarik gabe | |||||||||||
|
Harmonia eta inprobisazioa |
1º y 2º | |||||||||||
|
Inprobisazio tailerra |
kurtso mugarik gabe | |||||||||||
|
Informatika musikala |
Band in a Box - Software musikala librea - Protools - MuseScore - Guitar pro - Urrutiko musika-irakaskuntzarako tresnak | |||||||||||
| Kultura Musikala | 5 kurtso | |||||||||||
3.3. II. Maila (1. - 4. kurtsoak)
Honako hauek dira lehenengo zikloko (1. eta 2. kurtsoak) ikasgaiak:
- Instrumentua edo kantua
Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. - Musika-hizkuntza
Lehenengo bi kurtsoak nahitaezkoak dira ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu eta erdi astean, 10-15 ikasleko taldeetan. - Korua
Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat edo ordu eta erdi astean koru taldearen arabera. - Dantza Tradizionala
Hautazkoa ikasle guztientzat. Ikasle bakoitzak ordu eta erdi astean, 10-25 ikasleko taldeetan.
Bigarren zikloko (3. eta 4. kurtsoak) ikasgaiak lehenengo zikloko (1. eta 2. kurtsoak) ikasgai berberak dira eta honako hauek:
- Taldeak
Hautazkoa. Iraupena taldearen araberakoa izango da. - Informatika Musikala
Hautazkoa. 5-8 ikasleko taldeak. Ordu eta erdi astean.
3.4. III. Maila (5. - 8. kurtsoak)
Honako hauek dira 3. mailako (5., 6., 7. eta 8. kurtsoak) irakasgaiak:
- Instrumentua edo kantua
Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. - Taldeak
Nahitaezkoa. Iraupena taldearen araberakoa izango da - Harmonia eta inprobisazioa
Bi Kurtso. Ordu eta erdi astean, 10-15 ikasleko taldeetan. - Analisia
Kurtso bat. Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat astean, 10-15 ikasleko taldeetan. - Informatika Musikala
Hautazkoa ikasle guztientzat. 5-8 ikasleko taldeak. Ordu eta erdi astean - Korua
Hautazkoa ikasle guztientzat. Ordu bat edo ordu eta erdi astean koru taldearen arabera. - Perkusio Tradizionaleko Tailerra
Kurtso bat. Hautazkoa 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Ordu bat astean. 4-6 ikasleko taldeak - Dantza Tradizionaleko Tailerra
Bi Kurtso. Hautazkoa 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Ordu eta erdi astean. 10-25 ikasleko taldeak - Beste irakasgaiak
2. mailako hautazko irakasgaiak, oraindik eman gabeak.
3.5. IV. Maila
Musika eskolen helburuak kontuan hartuta, instrumentua bigarren eta hirugarren mailetan ikasi ondoren, lortu nahi den gaitasuna lortu behar izan dute ikasleek, nolabaiteko musika jarduera egiteko gai dira eta zenbait taldetan parte hartu dezakete. Hauek dira aukeratu daitezkeen ikasgaiak:
- Instrumentua edo kantua
Hautazkoa. Ikasle bakoitzak ordu erdi astean. Ikasgai honetan matrikulatzeko, ikasleak sartzeko proba gainditu beharko du.
289/1992 Dekretuaren eta Hezkuntza Sailburuordetzak 2006/2007 ikasturteko antolaketari buruz emandako Ebazpenaren arabera, ikaslea espezialitate batean matrikulatu daiteke baldintza batzuk betetzen badira: eskolan hori eskaintzea, pertsonak onartzea eta eskolako gailurra diren ikasle horiek instrumentuaren gaitasun-maila batzuk ziurtatzea.
- Taldeak
Nahitaezkoa. Iraupena taldearen araberakoa izango da. - Beste irakasgaiak
Beste maila batzuetako hautazko irakasgaiak, oraindik eman gabeak.
3.6. Prestakuntza arloko beste jarduera batzuk
Bilbao Musikak jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak eta abar antolatuko ditu Prestakuntza Tailerrak izenarekin. Eskolak eskaintzen duen ohiko prestakuntzaren tailer osagarriak eta profesionalentzako tailer bereziak edo bat ere prestakuntza musikalik ez duten eta musikaz gozatu eta era atseginean jardun nahi duten herritarrentzako hastapen-tailerrak izango dira. Tailerren mota, kopurua eta iraupena zehazteko antzemandako premiei eta Eskolak dituen baliabideei begiratuko zaie.
3.7. Ikasle indartuak
Eskolako edozein ikasle, irakaskuntza arautuan (kontserbatorioan) sartzeko, irakaskuntza indartua aukera dezake adina, lengoaiaren ikasturtea edo instrumentua zein-nahi direlarik.
Lehen hiruhilekoa bukatu aurretik, espezialitateko (instrumentuko) irakasleak horren berri emango die musika-hizkuntzako irakasleei eta zuzendariari. probaren deialdi bakarra izango da, maiatzaren inguruan.
66ko Planeko oinarrizko gradua edo LOGSEko erdi mailako graduko lehen zikloa gainditu dutela ziurtatzen duten ikasleek ez dute Musika-hizkuntzaren ariketa egin beharko.
Irakaskuntza indartua izan nahi duen ikasleak (irakaskuntza indartuko 2. mailara doazen 1. mailako ikasleak barne) probaren zati biak gainditu beharko ditu: musika-hizkuntza eta instrumentua.
Hizkuntzako mintegiak zehaztuko ditu azterketaren bere zatiko edukiak eta instrumentuaren zatian hauek izango dira: pieza labur bat lehen begiratuan eta epaimahaiak zehazten dituen piezak (eskalak, estudioak, lanak…); horretarako, ikasleak gutxienez bi pieza aurkeztu behar ditu.
Epaimahai berak ebaluatuko ditu probaren zati biak. Epaimahaian egongo dira musika-hizkuntzako irakasleak, instrumentuko irakasleak eta Zuzendaritza Pedagogikoa (edo ordezkariak). Pertsona bera funtzio bat baino gehiagotan badago, beste bat izendatuko da epaimahaiko hiru kideak osatzeko.
Ebaluatzeko unean, ezagutzez gain kontuan hartuko dira beste parametro batzuk: adina, egindako ikasturteak, ezaugarri musikalak eta abarrak. Hau da, ikasleen ezagutzen eta gaitasunen proba bat izango da, irakaskuntza arautura sartzeko eta bertan ikasteko. Proba guztietan kalifikazio bi baino ez dira egongo: "gai" eta "ez gai".
IRAKASKUNTZAREN APROBETXAMENDUA
Klasera behin eta berriro ez joateak (gehienez sei falta hiruhileko batean edo hamar falta ikasturte batean) edo/eta irakaskuntzaren aprobetxamendurik ez jasotzeak (E kalifikazioa izatea ikasmailako nota globala) matrikula berritzeko eskubidea galtzea ekarriko du kasu horietako edozein gertatzen den ikasgaian