Prestakuntza-tailerrak

Bilbao Musika eskola talleres

TA 01 - NEREA QUINCOCES :: TRADIZIOZKO PERKUSIOA ETA KANTU :: 60 €

  • 2025/03/15, 2025/03/22 eta 2025/03/29
  • 3 saio // 10:00-14:00
  • 60 €
  • 102 GELA - Bilbao Musika C/ Sorkunde, 8

Nerea Quincoces Artziniegan jaio zen 1993an. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan musika-ikasketak egin eta Euskal Herriko perkusio tradizionalak ikertu ditu, baita iberiar penintsulako perkusioa, perkusio afrikarra eta afrokubatarra ere.
Folklore munduan bere ibilera perkusio kubatarrarekin hasi zuen, Kubara bidaiak eginez eta Madelin Espinosa maistrarengandik eta Tomas Ramos 'El Panga' edo Jose Luis Quintana 'Changuito' maisu garrantzitsuengandik ikasiz.
Perkusio iberiarren baitan, euskal panderoan eta gaztelar panderoan espezializatu da, baita Peñapardako pandero karratuan eta eskuzko beste pandero karratu batzuetan ere.
Horrek guztiak "Kuttune" folk taldea sortzera eraman zuen, erroko musikei buruzko esperimentazio-proiektua. Talde horren baitan perkusionista eta abeslari gisa jardun du, baita musikagile eta musika-zuzendari gisa ere. Halaber, beste proiektu batzuetan kolaboratzen ari da, besteak beste Jon Maiaren "Kantu bat gara" emanaldietan eta Antía Muíño kantautore galiziarrarekin.
Gaur egun, Afrikako ipar-mendebaldeko perkusioetan murgilduta dago, Ginea Konakryko perkusioan hain zuzen ere