Pribatutasun-politika sare sozialetan
Pribatutasun-politika sare sozialetan
Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudian eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSI-CE) ezarritakoaren arabera, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak erabiltzaileei jakinarazten die profil bat sortu duela Facebook, X, Instagram eta YouTube sare sozialean, bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko helburu nagusiarekin
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren datuak:
- P4800034C
- Sorkunde 8, 48006 Bilbao (BIZKAIA)
- 94 416 47 85
- info@bilbaomusika.eus
- www.bilbaomusika.eus
Erabiltzaileak badu sare sozial berean profil bat eta BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak sortutako orriari lotzea erabaki du, sarean argitaratzen den informazioa haren interesekoa izan daitekeelako. Gure orriarekin bat egitean, baimena ematen digu haren profilean argitaratutako datu pertsonalak tratatu ahal izateko.
Erabiltzaileak sare sozialeko pribatutasun-politiketara sar daitekek edonoiz, eta horrela haren pribatutasuna berma dezan profila konfigura dezake.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak erabiltzailearen informazio publikoa eskura dezake eta hori trata dezake, batez ere, harremanetarako izena. Datu horiek dagokion sare sozialaren barruan baino ez dira erabiltzen. Ez dira inolako tratamendu-sistematan sartzen.
Interesdunen eskubideak
Zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, lekualdatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideei dagokienez, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren aurrean balia ditzakezuenez, DBEOren arabera, honako ñabardura hauek hartu behar dituzu kontuan:
- Sartzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonal zehatzei eta egin duen edo egiten duen tratamenduari buruzko informazioa lortzeko eskubidea du, baita datu horien jatorriari eta datu horiei buruz egindako edo aurreikusitako komunikazioei buruz eskuragarri dagoen informazioarena ere
- Zuzentzeko eskubidea: Ukituaren eskubidea da datu okerrak edo osatugabeak aldatzeko. BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren kontrolpean dagoen informazioari dagokionez soilik bete ahal izango da; adibidez, webgunean bertan argitaratutako iruzkinak, irudiak edo erabiltzailearen datu pertsonalak dituzten web-edukiak ezabatu ahal izango dira
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: tratamenduaren arduradunak hasieran aurreikusitako tratamenduaren helburuak mugatzeko eskubidea da.
- Ezabatzeko eskubidea: Erabiltzailearen izaera pertsonaleko datuak ezabatzeko eskubidea da, DBEOn bertan edo datu horiek denboran eta forman gordetzeko betebeharra ezartzen duten beste araudi aplikagarri batzuetan aurreikusitakoa izan ezik
- Eramangarritasun-eskubidea: Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak, formatu egituratu batean, erabilera komunekoak eta irakurketa mekanikokoak, jasotzeko eta beste arduradun bati transmititzeko eskubidea
- Aurka egiteko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak ez tratatzeko edo BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunek datu horien tratamendua bertan behera uzteko.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak jarduketa hauek burutuko ditu:
- Profilaren informazio publikoa ikusi ahal izatea.
- Erabiltzailearen profilean aurretik BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orrian argitaratutako informazio guztia argitaratzea.
- Sare sozialaren kanaletatik mezu pertsonal eta indibidualak bidaltzea.
- Jarduketak orriaren egoeran, erabiltzailearen profilean argitaratuko direnak.
Erabiltzaileak beti kontrola ditzake bere loturak, dagoeneko interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu eta loturak norekin partekatzen dituen mugatu. Horretarako bere pribatutasunaren konfiguraziora sartu beharko du.
Argitalpenak
Erabiltzaileak, behin BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orriari atxikita, web-orrian komentarioak, estekak, irudi edo argazkiak edo sare sozialean eutsi dakiokeen beste edozein multimediako eduki argitara ditzake. Edonola ere, erabiltzaileak eduki horien titularra izan beharko du, egilearen eskubideak eta jabetza intelektualekoak eduki edo eraginpeko hirugarrenen baimena eduki. Beren-beregi debekatuta geratzen da web-orrian testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta abar argitaratzea, baldin eta moralaren, etikaren, gustu onaren edo ohorearen aurkakoak badira edo izan badaitezke, eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren eskubideak, irudi-eskubidea edo Legea urratzen edo hausten badituzte. Kasu horietan, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak eduki hori berehala kentzeko eskubidea izango du, eta erabiltzaile hori modu iraunkorrean blokeatzeko eskaera ere egin dezake.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez du bere gain hartuko erabiltzaile batek bere kabuz argitaratu duen edukiaren erantzukizunik.
Erabiltzaileak gogoan izan behar du haren argitalpenak beste erabiltzaileentzat ikusgai egongo direla; beraz, erabiltzailea bera da bere pribatutasunaren erantzule nagusia.
Web-orrian argitara daitezkeen irudiei dagokienez, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez ditu inongo tratamendu-sistematan gordeko, baina Sare Sozialean gordeko dira.
Lehiaketak eta sustapenak
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak lehiaketa eta sustapenak egiteko eskubidea izango du, eta web-orriari atxikitako erabiltzaileek horietan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa eta sustapenen oinarriak Sare Sozialean argitaratuko dira, betiere Sare Sozialaren plataforma baliatzen bada. Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea eta aplikatu beharreko beste edozein arau bete beharko dira beti.
Sare Soziala ez da gure sustapenen babesle, ez abal-emaile, ez administratzaile izango, inolaz ere, eta ez dago ezein sustapeni atxikita.
Publizitatea
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak sare soziala erabiliko du bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko. Nolanahi ere, harremanetarako datuak erabiltzea erabakitzen badu prospekzio komertzialeko ekintza zuzenak egiteko, beti izango da, DBEOren eta LSSI-CEren lege-eskakizunak betez.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orria beste erabiltzaile batzuei gomenda dakieke, sustapenez balia daitezen edo enpresaren jardueraren berri izan dezaten; gomendio hori egitea ez da publizitatetzat hartuko.
Hona hemen Sare Sozialaren pribatutasun-politika biltzen duen esteka zehaztuta:
Facebook: https://es-es.facebook.com/privacy/policy/
X: https://x.com/es/privacy
Instagram: https://privacycenter.instagram.com/policy/?entry_point=ig_help_center_data_policy_redirect
YouTube: https://policies.google.com/privacy