Kolaborazioak

Zuzendariak, Bakarlariak eta Taldeak

Nicolás Serrano Valdizán

Zuzendaria

Bilbao Musika músicos 2025eko Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren irabazlea
Bilbo (2004)
Gaur egun Orkestra Zuzendaritzako Goi Mailako Gradua egiten ari da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. ESMAR Nazioarteko Zuzendaritza Eskolan Banda Zuzendaritzako Master Propioan lizentziatua, musika antropologiari buruz zituen kezkek Antropologia graduko ikasketak egitera eraman dute. Jose Enrique Martínez Esteve maisuarekin hasi zuen prestakuntza. Gaur egun, Juan José Ocón, Jon Malaxetebarria, Basilio Astúlez eta Iker Sánchezekin ari da zuzendaritza ikasten. José Rafael Pascual Vilaplana, Rafael Agulló, David Rivas eta Marco Antonio García de Paz maisuen eskolak jaso ditu, eta baita Juanjo Mena, Nicole Corti, Unai Urretxo, Jan Milosz, Henrie Adams, Frank de Vuyst, Jordi Bernacer, Carlos Kalmar eta Jean Deroyerren maisu-eskolak ere. Perkusioaren arloan, Joaquín Carrascosa, Olaia Montoya eta Iker Telleriarekin trebatu da, Bilboko eta Donostiako kontserbatorioetan. Gainera, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan lehenengo bi sariak lortu ditu Ganbera Musika eta Jazz eta Musika Modernoa espezialitateetan. "La Viva" Banda Sinfonikoaren sortzaile eta zuzendari titularra 2022ko maiatzetik gaur egunera arte, banda-literatura Euskal Herriko musika-ikasleen artean zabaltzea du helburuetako bat. "Behotsik" Orkestra Sinfonikoaren eta Bizkaiko Sendagileen Elkargoko Abesbatzaren zuzendari titularra, gaztea izan arren, azken urteotan esperientzia hartu du zuzendari gonbidatu gisa (Zizurko Musika Banda, Arriaga Flauta Taldea, Bilboko Udal Banda) eta hainbat talde eta produkziotako laguntzaile gisa, hala nola Mari-Eli zarzuelakoa (Arriaga Antzokia, Jon Malaxetxebarriaren zuzendaritzapean) edo Euskalduna Jauregiaren 25. urteurreneko kontzertua, BOSekin batera, Iker Sánchez Silvaren zuzendaritzapean. Zuzendaritza Topaketetan kokatutako Bilbao Musika 2025 Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketa irabazi zuen, eta Collado Maisuaren Zuzendaritza Lehiaketako (Requena, 2024) bigarren saria ere lortu zuen.

"Definitzen nauen hitza melomanoa da. Sinfonismoa maite dut. Zalantzarik gabe, musika entzutean gehien gozatzen dudan generoa da, baina, batez ere, zuzentzerakoan"