Bilbao Musika TEAren barruko informazio-kanala
Aplikatu beharreko araudia
- 2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.
- Bilbao Musika TEAren Zuzendaritza Kontseiluaren Erabakia, 2023ko maiatzaren 24koa, Bilbao Musika TEAren Barne Informazio Sistema sortzea onartzen duena.
Araudi honen helburua
- Babes egokia ematea otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren egite edo ez-egiteetako bati buruzko informazioa ematen duten pertsona fisikoek jasan ditzaketen errepresalien aurrean.
- Informazioaren kultura eta erakundeen integritate-azpiegiturak indartzea eta informazioaren edo komunikazioaren kultura sustatzea, interes publikoaren aurkako mehatxuei aurre hartzeko eta antzemateko mekanismo gisa
Barruko informazio-sistema
- Erakundearen gobernu-organoak ezarri du. Bilbao Musika TEAn, Zuzendaritza Kontseiluari dagokio eskumen hori, eta 2023ko maiatzaren 24ko erabakien bidez gauzatu da.
Besteak beste, sistemak Legearen 5. artikuluak ezarritako baldintza hauek betetzen ditu:
- Legearen 3. artikuluan aipatzen diren pertsona guztiei aukera ematen die lege horren 2. artikuluan arautzen diren arau-hausteei buruzko informazioa jakinarazteko.
- Modu seguruan diseinatu, ezarri eta kudeatu da, informatzailearen identitatearen eta egiten diren jarduketen konfidentzialtasuna eta datuen babesa bermatzeko.
- Komunikazioak idatziz eta/edo ahoz aurkezteko aukera ematen du
Sistema honetan integratuta daude:
- BARRUKO INFORMAZIO-KANALA (informazioak jasotzeko postontzia). Sistemak komunikazio anonimoak aurkezteko eta ondoren izapidetzeko aukera ematen du
Salaketak/informazioak aurkezteko bide hauek erabili ahal izango dira:- Kanal telematikoa: https://salaketakmusika.bilbao.eus/
- Posta arrunta: idatzizko komunikazioa bidaliz helbide honetara: Bilbao Musika TEA Sorkunde kalea 8 48006 Bilbo.
- Elkarrizketa pertsonala: Bilbao Musika TEAko Gerentziarekin hitzordua eskatu beharko da, Bilbao Musika TEAko Barne Informazio Sistemaren arduraduna izendatu baitute. Horretarako, 944164785 telefonora deitu edo info@bilbaomusika.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali ahal izango duzu.
- Telefonoz / Ahots-mezularitzaz
- FUNTZIONAMENDU-ARAUAK ETA INFORMAZIOA KUDEATZEKO PROZEDURA