Lege-oharra
Lege-oharra
Uztailaren 11ko Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea (LSSI-CE) betez, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak www.bilbaomusika.eus webgunea berea dela jakitera ematen du. Lege horretako 10. artikuluak eskatu bezala, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak datu hauek ematen ditu jakitera:
- Izen soziala: OAL Bilbao Musika
- IFK: P4800034C
- Helbide soziala: Sorkunde 8, 48006 Bilbao (BIZKAIA)
- Telefonoa: 94 416 47 85
- info@bilbaomusika.eus
- Xede nagusia:Informazioa, izapideak, kontzertuak antolatzeko eta musika-irakaskuntzarako udal-zerbitzuak
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orriari dagokionez nabigazioak, sarbideak eta erabilerak erabiltzailea izatea dakar. Horren ondorioz BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren web-orritik nabigatzeak bertan dauden erabilera baldintza guztiak onartzea dakar, indarrean dagoen kasuan kasuko legeria betetzeari utzi gabe.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgunearen erabilera egokia izango duela onartu egiten du. Bere ardurapean izango dira hauek:
- Erabiltzaileak BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak zenbait edukietan edo webgunean eskainitako zerbitzuetara sarbiderako emandako inprimakietan betetako informazioak zilegi eta egiazkoak izatea.
- BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak erabiltzea baldintza hauetan, Legean, moralean, ohitura onetan, eta ordena publikoan xedatutakoaren kontra edo bestela hirugarrenen eskubideak edo webgunearen erabilera kaltetuta atera daitekeen moduan erabiltzea.
ESTEKEN ETA ERANTZUKIZUN ARLOKO SALBUESPENEN POLITIKA
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez du bere ardurapean hartzen, erabiltzailea, bere webgunean agertutako esteken bidez, sartutako webguneen edukieraz. Eta aitortzen du ez duela sarean dauden beste webguneak ez aztertuko, ez kontrolatuko. Aldi berean, ez du bermatzen esteken bidez iritsitako webguneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiatasuna, baliozkotasuna edota legezkotasuna, bereak ez direnean.
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak bere webgunearen erabiltzaileak, bere webgunean nabigatzeagatik jasan ditzakeen kalteak saihesteko neurriak hartu dituela adierazten du. Horren ondorioz, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak ez du, inongo kasuetan, bere gain hartzen erabiltzaileak Interneten nagibatzearen ondorioz jasotako kalteen erantzukizuna.
ALDAKETAK
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak bere webguneko edukian egoki deritzen aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, aldez aurretiko abisurik eman gabe. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai webgunea erabiltzeko baldintzei dagokienez, bai kontratatzeko baldintza orokorrei dagokienez. Aipatutako aldaketak bere webgunearen bidez egiteko aukera egongo da, Zuzenbideak onartutako edozein modutan; eta nahitaez bete beharrekoak izango dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta gerora balioa duten beste aldaketa batzuek aldatu arte.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIAKOA
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiaduna, zuzenean edo emakidadun gisa, bere web-orriko eta honetan jasotako elementu guztien jabetza intelektualeko eta industriako jabetzako eskubide guztien titularra da. Besteak beste, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren titularitatekoak dira irudiak, soinua, audioa, bideoa, sofwarea, testuak, markak eta logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen bilduma, funtzionatzeko beharrezko ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera. Beraz, Espainiako Araubide Juridikoak babestuko ditu jabetza intelektualeko obra moduan horiek guztiak eta arlo honetako Espainiako eta Europar Batasuneko arautegia aplikatuko da, baita Espainiak arlo honetan sinatutako nazioarteko itunak ere.
Eskubide guztiak babestuta. Jabetza Intelektualaren Legean xedatutakoaren arabera, beren-beregi debekatuta geratzen dira, BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren baimenik gabe, webgune honetako eduki guztien edo zati baten erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, baita eskuragarri jartzea ere, horien xedea merkataritzakoa denean; eta hori edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoz.
Erabiltzaileak BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren jabetza intelektualeko eta industriako jabetzako titularitateko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikus ditzake, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere bai, haren erabilera pertsonalerako eta pribaturako denean. Erabiltzaileak ez ditu aldatuko, saihestuko edo manipulatzeko BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunaren orrietan dauden babes-dispositiboak edo segurtasun-sistemak.
SSL ZIURTAGIRIA (SECURE SOCKETS LAYER)
SSL ZIURTAGIRIAK informazioaren autentifikazioa, pribatutasuna eta segurtasuna ematen ditu BILBAO MUSIKA TEAren eta erabiltzailearen artean.
BILBAO MUSIKA TEAk segurtasun-ziurtagiri bat du, eta SSL ZIURTAGIRIAK erabiltzen du konexio seguruak egiteko.
Prozesu horretan, hainbat parametro ezartzen dira konexioa modu seguruan egiteko, eta aurrez ezarritako giltzak erabiliz ezartzen da, bidalitako datu guztiak kodetuz eta deskodetuz konexioa itxi arte.
EKINTZA LEGALAK, LEGE APLIKAGARRIAK ETA ARAUBIDEA
BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak haren webgunea eta horretako edukiak oker erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egoki deritzen ekintza zibilak eta penalak aurkezteko eskubidea du.
Erabiltzailearen eta zerbitzua eskaintzen duenaren arteko harremanak Espainiako lurraldean indarrean dauden eta aplikagarriak diren arautegiek erregulatuko dituzte. Alde bien artean gatazkarik edo eztabaidarik sortuz gero, arbitrajera jo dezakete edo jurisdikzio arruntera jo arlo horretan dauden jurisdikzioari buruzko arauak betez. BILBAO MUSIKA Toki Erakunde Autonomiadunak helbidea BIZKAIAN du, Espainian.
Kontsumitzaile batek alderdi gisa esku hartzen duen bide elektronikoz egindako kontratuak kontsumitzaile horrek ohiko bizilekua duen lekuan egindakotzat joko dira.
Enpresaburu edo profesionalen arteko kontratu elektronikoak, alderdien arteko itunik ezean, zerbitzu-emailea dagoen lekuan egin direla ulertuko da.